Konstantino Kavafis
Konstantino Kavafis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alexandria, 1863ko apirilaren 29a |
Herrialdea | Otomandar Inperioa Egipto Grezia |
Bizilekua | Alexandria |
Lehen hizkuntza | greziera |
Heriotza | Alexandria, 1933ko apirilaren 29a (70 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: laringeko minbizia |
Familia | |
Aita | Petros Ioannēs |
Ama | Xaríkleia Fotiádi |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa greziera frantsesa greziera modernoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, funtzionarioa eta kazetaria |
Lantokia(k) | Liverpool |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Konstantino Petrou Kavafis (grezieraz: Κωνσταντίνος Π. Καβάφης; Alexandria, Egipto, 1863ko apirilaren 29a - 1933ko apirilaren 29a) greziar olerkaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi urte zituela aita hil zitzaion, eta, handik bi urtera, 1872 urtean amarekin eta familiarekin batera, Ingalaterrara joan zen. Han bizi izan zen zazpi urtez, eta heziketa guztia jaso zuen (ingelesa zen Kavafisen bigarren hizkuntza), ama hizkuntza greziera zen bitartean. Handik itzulitakoan, 1878 urtean Alexandrian batik bat bizi izan bazen ere, Istanbulen ere bizi izan zen familia, aitona lagunduta, 1882 eta 1885 urteen artean, Egipton sortutako mugimendu nazionalista eta xenofoboa eta ondorengo britaniarren bonbardaketak izan zirela medio. Istanbulen igarotako epe hori erabakiorra izan zen bere bizitzan, han hasi baitzen bere joera homosexuala adierazten eta bere poesia Atenaseko mugimentu erromantizismoarekin lotzen.[1].
Berriz, Alexandrian lanean hasi zen, hasieran kazetari gisa, gero Kotoieko Lonjan agente gisa eta, azkenik, administrazio britainiarreko Ureztatze Zerbitzuan non 1922 urtean erretiroa hartu zuen.
Hirutan bakarrik egon zen Grezian (1901ean, 1903an eta 1932an). Greziarra zela sentitzeko, grekoz berrikasi zuen nerabezaroan. Hasieran hizkuntza landuenaren alde apustu egiten bazuen ere (kazarévusa), azkenik herriaren hizkuntzara hurbilduz joan zen (greziera demotikoa edo dimotikia), Konstantinoplako dialektoko aberastasunetik eta hizkera klasikotik ahal zena hartuz. Aukera horrekin, hurrengo hamarkadaren belaunaldiko idazleen (Giorgos Seferis, Odysseus Elytis, etab) aurrekaria izan zen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztira, 154 olerki hautatu zituen argitaratzeko, eta antologia batzuk gorabehera (1904 eta 1910), 1935ean argitaratu ziren lehen aldiz, Kavafis bera hil ondoren, beraz. Geroztik aurkitu ziren beste batzuk ere argitaratuak izan dira. Kavafisen zabalkundea giro anglosaxoian izan zen lehenbizi, E.M. Fosteri esker, eta, batez ere, Lawrence Durrellen eleberriengatik.
Erabili zituen gaiak hauek izan ziren: amodio homosexuala, sentsualitatez, tristuraz eta miresmenez ikusita; edertasunaren atzemanezina; historia bera ere gai gisa erabili zuen, gizakiaren eta bere patuaren arteko topaleku gisa.
Bere poemak hiru multzotan sailka daitezke:
- Poema erotikoak (homosexualak normalean).
- Poema historikoak. Bakarka hartuta bitxiak dira, baina bere osotasunean hartuta zibilizazio helenikoaz ari direnak, antzinako garaietatik gaur egun arte. Erromako inperioa, Bizanzio, kristautasunaren gorakada…
- Poema laburrak, irudi xume eta indartsuak dituztenak. Tristura eta malenkolia azaltzen dute.
Lan euskaratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorriz grezieraz idatzitakotik zuzenean itzuliak, Savidis-en 1985ko argitaralpenetik jasoa, Poema antologiaapailatu zuten Andolin Eguzkitza eta Olga Omatosek Pamiela etxearekin, 1995 urtean.[2]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz)Fernández González, V. (1999). Cavafis. [Málaga] : [Paris]: Litoral. 8-9 orr.
- ↑ Kavafis, K., Omatos, O., Eguzkitza, A. (1995). Poema-antologia. Iruña: Pamiela. ISBN 84-7681-209-4 Armiarman sarean irakurgai
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantino Kavafis |
- (Ingelesez) Kavafisen artxiboaren webgune ofiziala