Kris (filma)
- Artikulu hau filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kris (argipena)».
Kris (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1946 |
Izenburua | Kris |
Jatorrizko hizkuntza | suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 93 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Ingmar Bergman Leck Fischer (en) |
Antzezlea(k) | |
Stig Olin Ulf Johansson (en) Svea Holst Dagny Lind (en) Siv Thulin (en) Signe Wirff (en) Gus Dahlström (en) Karl Erik Flens (en) Inga Landgré Anna-Lisa Baude (en) Allan Bohlin (en) Ernst Eklund (en) Marianne Löfgren (en) Wiktor Andersson (en) Julia Cæsar (en) Arne Lindblad (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Harald Molander Victor Sjöström |
Konpainia ekoizlea | SF Studios (en) |
Edizioa | Oscar Rosander (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Erland von Koch |
Argazki-zuzendaria | Oscar Rosander (en) Gösta Roosling (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Suedia |
Kris (euskaraz Krisia) 1946ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako film dramatikoa da. Daniar irratiko Leck Fischer idazlearen Moderhjertet ("Amatasuna") antzezlanean oinarritua dago. Inga Landgré, Stig Olin, Marianne Löfgren, Dagny Lind, Allan Bohlin, Ernst Eklund eta Signe Wirff aktoreek antzeztu zuten.
Bergmanek bere zinemagintza ibilbide luze eta oparoan zuzendu zuen estreinako filma izan zen, gidoia ere berak idatziz.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jenny (Marianne Löfgren), Estokolmoko edertasun institutu bateko jabea, Suediako eskualdeko bateko udalerri txiki batera itzuli eta iraganean Ingeborg (Dagny Lind) izeneko emakume baten ardurapean jaiotzetik utzi zuen bere 18 urtetako Nelly alaba (Inga Landgré) berreskuratzeko asmoa du. Jennyk iragan nahasia du, prostituzio eta eskandaluz betea, baina edertasun aretoak bere bizitzari nolabaiteko oreka eta lasaitasuna eman dizkio, orain bere maitalea den Jack (Stig Olin) arrakastarik izan ez duen aktore eta izaera suizidadunarekin udalerrira iritsi berri da. Aldiz, Ingeborg jendeari pianoa irakatsiz eta bere etxeko gelak alokatuz bizitza aurrera ateratzen duen emakume guztiz errespetagarria da. Nelly jada herriko gizonezkoentzat guztiz erakargarria den 18 urtetako neska gazte ederra bilakatu da. Bestalde, Ingeborgen etxean alokairuan dagoen Ulf albaitero gaztea ere (Allan Bohlin) Jennyz maiteminduko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wiktor Andersson – Musikaria
- Anna-Lisa Baude – Bezeroa
- Allan Bohlin – Ulf
- Julia Cæsar – Alkatearen emaztea
- Gus Dahlström – Musikaria
- Ernst Eklund – Osaba Edvard
- Sture Ericson – Musikaria
- Karl Erik Flens – Nellyren laguntzailea
- Holger Höglund – Musikaria
- Svea Holst – Malin
- Ulf Johansson – Musikaria
- Inga Landgré – Nelly
- Arne Lindblad – Alkatea
- Dagny Lind – Ingeborg
- Marianne Löfgren – Jenny
- John Melin – Musikaria
- Stig Olin – Jack
- Dagmar Olsson – Abeslaria
- Signe Wirff – Izeba Jessie
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kris filmaren eszena ikusgai. Youtube.com (Suedieraz)
- Kris filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1946ko filmak
- Ingmar Bergmanek zuzendutako filmak
- Ingmar Bergmanek idatzitako filmak
- Stig Olinek antzeztutako filmak
- Svea Holstek antzeztutako filmak
- Inga Landgréek antzeztutako filmak
- Harald Molanderrek ekoitzitako filmak
- Victor Sjöströmek ekoitzitako filmak
- Suediako filmak
- Drama filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Suedierazko filmak