Edukira joan

La Violencia

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Violencia
Motagerra zibil
Denbora-tarte1949ko abenduaren 6a - 1958
Data1949ko apirilaren 9a
KokalekuKolonbia
Parte-hartzaileak
Pertsona hilak200.000

La Violencia (gaztelaniazko ahozkera: la βjoˈlensja, euskaraz: «Bortizkeria») 1948tik 1958ra Kolonbian izandako hamar urteko gerra zibila izan zen, Kolonbiako Alderdi Kontserbadorearen eta Kolonbiako Alderdi Liberalaren artekoa, batez ere landa eremuan borrokatu zena.[1][2] Beste iturri batzuen arabera, garai hau 1920tik 1960ra luzatu zen. Garai hartan ohikoak izan ziren hilketak, jazarpenak, sarraskiak, jabetza pribatuak suntsitzea edota terrorismo ekintzak.[3][4]

La Violencia 1948ko apirilaren 9an indartu zen, Jorge Eliécer Gaitán hil zutenean. Hau Alderdi Liberalaren presidentetzarako hautagaia zen 1949ko azaroko hauteskundeetarako. Haren hilketak Bogotazoa eragin zuen, hamar ordu iraun zuen matxinada, eta 5.000 hildako inguru eragin zituen.[5]

Historiografia alternatibo baten ustez, La Violenciaren kausa 1946ko hauteskundeen ostean Alderdi Kontserbadorea boterera itzultzea izan zen. Landa-herrietako poliziek eta buruzagi politikoek kontserbadoreen aldeko nekazariak animatu zituzten liberalen aldeko nekazarien lurrak hartzeko, eta horrek nekazarien arteko indarkeria eragin zuen Kolonbia osoan.

Garai hartan hainbat talde sortu ziren. Kontserbadoreen aldetik, "Los Chulavitas", "Los Pájaros" edo "bakearen gerrillak", ezagun bihurtu zirenak haien ekintza odoltsuengatik. Liberalen aldetik, "Los Cachiporros" taldea, gerrilla edo autodefentsa liberala.[6][7]

La Violencia garaian gutxienez 200.000 pertsona hil zituztela kalkulatzen da, herrialdeko garai hartako biztanleriaren ia % 2a. Bi milioi pertsonak herriak utzi eta hirira joan behar izan zuten.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gutierrez, Pedro Ruz. (31 October 1999). «Bullets, Bloodshed And Ballots» Orlando Sentinel.
  2. Bergquist, Charles; Robinson, David J.. (2005). «Colombia» Microsoft Encarta Online Encyclopedia 2005 (Microsoft Corporation).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Salamanca, Manuel Ernesto. Violencia Política y Modelos Dinámicos: Un Estudio Sobre el Caso Colombiano. Volumen 9 de Derechos Humanos - Giza Eskubideak. Editorial Alberdania, 2007
  4. «Capítulo» www.bibliotecanacional.gov.co (Noiz kontsultatua: 2024-11-08).
  5. «La violencia en Colombia | Radio Nacional de Colombia» web.archive.org 2020-07-11 (Noiz kontsultatua: 2024-11-08).
  6. Villar Borda, Carlos J. La Pasion Del Periodismo: Testimonio. Editor U. Jorge Tadeo Lozano, 2004.
  7. Orlando Fals Borda, Monseñor Germán Guzmán, Eduardo Umaña Luna. La violencia en Colombia. Editorial Taurus, 2005
  8. (Gaztelaniaz) Romero-Prieto, Julio Enrique; Meisel-Roca, Adolfo Enrique. (2019-06-02). Análisis demográfico de la Violencia en Colombia. (Noiz kontsultatua: 2024-11-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]