Laia Serra
Laia Serra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1977 (46/47 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Lehen hizkuntza | katalana |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, irakaslea eta aktibista |
Parte-hartzailea
| |
Kidetza | Dones Juristes Q66793914 Bartzelonako Abokatuen Elkargo Ohoretsua |
Laia Serra Perelló (Bartzelona, 1977) kataluniar abokatua, zigor-zuzenbidean aditu, irakasle eta aktibista da.[1] Giza eskubideen defentsan dihardu, genero berdintasuna eta intersekzionalitatea kontuan hartuz.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dones Juristes elkarteko kidea da, non Indarkeria eta Berdintasun batzordea zuzentzen duen,[2] baita Bartzelonako Abokatu Elkargoaren jarduera askearen defentsa batzordekoa. Homofobiaren aurkako Behatokia, Ca la Dona eta International Trial Watchekin ere lana partekatzen du, azken horrekin Kataluniako prozesu subiranistaren nazioarteko behatzea sustatzen du. Komunikabide desberdinetan ere idazten du, hala nola, TV3, Diari Ara, ElDiario.es, Catalunya Ràdio, Torture Journal[3] eta Pikara Magazine.[4]
Ekarpenak giza eskubideen alorrean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzi estrategikoa erabiliz, Mossos d'Esquadra-ko komisaldegietan bideo-kamerak jar ditzaten lortu zuen. Ester Quintanaren kasuarekin, Kataluniako poliziaren gomazko piloten erabilpena debekatzea ere lortu zuen.[5] 2011ko Aturem el Parlament kasuko defentsak zuzendu zituen,[6] baita gizon homosexualen aurkako jazarpen kasuak ere, Pilla Pilla adibide.[7] Kataluniaren independentziarako 2017ko urriaren 1eko ekimenen testuinguruan, polizi-indarkeriaren aurkako zenbait auzitan parte-hartu zuen.
Indarkeria matxista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016an, Iruñeko "la manada" sexu erasoaren biktimen datu pertsonalen publikazioaren aurka egin zuen.[1][8] Kataluniako indarkeria matxistaren aurkako 5/2008 legearen idazleetako bat da. Indarkeria digitala zigortzearen alde egin zuen, Irantzu Varela eta beste aktibista feminista batzuk jasotzen duten jazarpena mugatzeko helburuarekin.[9]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txostenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Las violencias de género en línea (Pikara Magazine, 2018)[10]
- Discurs d'incitació a l'odi: anàlisi des dels drets humans i pautes interpretatives (IDHC - Institut de Drets Humans de Catalunya, 2018)[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Forner, Gessamí. (18/12/2020). «Laia Serra: “La violencia digital es una condición previa para que algunos pasen a la violencia física”» El Salto Diario.
- ↑ (Katalanez) Comissió d’Igualtat i Violència | Dones Juristes. 2021-12-22 (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ Pérez-Sales, Pau; Serra, Laia. (2020-05-26). «Internet and communications as elements for CIDT and Torture. Initial reflections in an unexplored field» Torture Journal 30 (1): 5–22. doi: . ISSN 1997-3322..
- ↑ «Laia Serra Perelló» Revista Idees (Núm. 47) 2019.
- ↑ Baleztena, Saioa. (13/06/2017). «“La repressió, igual que la tortura, forma part del sistema”» Crític.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aturem el Parlament» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ (Katalanez) Sust, Toni. (2019-12-10). «Cinc anys i mig de presó per al líder del 'projecte Pilla Pilla'» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ «Wisteria Lane - Hablamos con Laia Serra, abogada de la víctimas en el caso "Proyecto Pilla Pilla"» RTVE 05/01/20.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Laia Serra: “La violencia digital es una condición previa para que algunos pasen a la violencia física”» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Violencias de género en línea» Pikara Magazine Lab (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ (Katalanez) «Discurs d'incitació a l'odi: Anàlisi des dels drets humans i pautes interpretatives - IDHC» www.idhc.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).