Edukira joan

Laka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laka
Formula kimikoaC30H50O11
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
C[C@]1([C@H]2CC3(C1CC[C@H]3C(=O)O)[C@H](C=C2C(=O)O)O)CO.C(CCCC(C(CCCCCO)O)O)CCCC(=O)O
MolView3D eredua
Konposizioakarbono
Zeren produktuaKerria lacca
Motalacquer (en) Itzuli, Berniz eta Termoplastiko
Masa molekularra586,335312 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyZLGIYFNHBLSMPS-ATJNOEHPSA-N
ChemSpider5254037
PubChem6850749
Alkoholezko txiskeroa eta laka.

Laka zenbait intsektuk, batez ere Kerria lacca izenekoak, jariatzen duten substantzia zeharrargia da. Likido organiko koloreduna, gogorra eta distiratsua da, urtzen ez dena. Intsektua Indian eta Asiako Ekialdian bizi da, eta landarretan bizi da. Laka landarearen adarretan itsasten da, eta barnean bizi ohi da intsektua. Jariakin hori jaso, eho eta erretxina batzuekin egosi ondoren lortzen da laka izeneko berniza.

Izakiek sortutako laka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kerria lacca intsekuez gain, beste espezie batzuek ere ekoizten dute laka, Metatachardia, Laccifer, Tachordiella, Austrotacharidia, Afrotachardina, eta Tachardina generokoek hain zuzen.

Laka deritzo, halaber, Anacardiaceae familiako zenbait zuhaixkaren erretxinari.

Laka sintetikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

21. mendean, laka sintetikoak erabiltzen dira. Disolbatzailea lurruntzearen ondorioz lehortzen da laka, margoak eta esmalteak ez bezala, haiek oxidazioz edo polimerizazioz lehortzen baitira. Laka, beraz, lasterrago lehortzen da margoa eta esmaltea baino. Lakak hezetasunaren eta herdoilaren aurka babesten ditu altzariak, ehunak, plastikoak, paperak eta metalezko gainazalak. Txinan eta Japonian oso erabilia izan da, antzinako garaietatik, altzarigintzan, buztingintzan eta bestelako artetan. Industrian erabiltzen diren laka nagusiak nitrozelulosazkoak dira, eta, gai horretaz gainera, bestelako osagarri batzuk ere badituzte: plastifikatzaileak, erretxina alkidikoak eta disolbatzaileak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]