Loiolako Erribera pasealekua
Itxura
Loiolako Erribera pasealekua | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°18′38.53″N 1°58′24.07″W / 43.3107028°N 1.9733528°W |
Loiolako Erribera pasealekua Gipuzkoako Donostia hiriburuko pasealeku bat da. Loiolako Erriberak auzoan dago eta Urumea ibaiaren bazterretik doa. Bizkaia pasealekuan hasi, Donostiako Realaren zubiaren parean, eta hainbat adar ezberdinetan amaitzen da: lehena Loiolako biribilgunean, bigarrena AP-8 autobidearen sarbide eta irtenbidetan, eta hirugarrena berriz, AP-8 autobidearen biaduktu azpiko biribilgune batean Egia kalea eta Aralar Mendiaren kalearekin elkartzen da.
Hiriko sarbide-irtenbide nagusienetakoa da, batez ere AP-8 autobidearen bidez Irun aldetik datozen edota Irun alderuntz doan trafikoarentzat. Bidegorria du.
Leku interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Loiolako Erribera pasealekuaren inguruan honako eraikin eta leku nabarmen hauek daude:
- Donostiako Realaren zubia.
- Burdin zubia: eraitsia.
- Giuseppe Verdi plaza
- Santiago plaza
- Mikel Laboa pasabidea
- Gabriel Maria Lafitte plaza
-
Burdin zubia, eraitsia.
Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaia pasealekua
- Victor Hugo kalea
- Pablo Sarasate kalea
- Giuseppe Verdi kalea
- Humboldt kalea
- Juan Zaragueta kalea
- Nemesio Etxaniz kalea
- Pablo Gorosabel kalea
- Loiolako biribilgunea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Loiolako Erribera pasealekua |