Luis Aranburu
Luis Aranburu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1905eko urtarrilaren 8a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 1999ko maiatzaren 5a (94 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria |
Familia | |
Aita | Juan Santiago Aranburu |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | organista, musikaria, musikagilea, piano-jotzailea eta musika-irakaslea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | organoa |
Pio Luis Aranburu Martinez de San Bizente —ezagunagoa Luis Aranburu izen-deiturez— (Gasteiz, Araba, 1905eko urtarrilaren 8 – 1999ko maiatzaren 5a) organista eta musikagilea zen. Juan Santiago Aranburu zuen aita.
José Domingo Ugartetxea karmeldarrarekin ikasi zuen harmonia. Ondoren piano, organo, biolontxelo eta tronpa ikasketak egin zituen, eta Bilboko kontserbatorioan baliozkotu zituen bere ikasketak.
Gaztetatik San Mikel parrokiako korua zuzendu zuen, eta hango organista izan zen berrogeita hamar urte baino gehiagoan. 1934tik 1936ra arte Eusko Abesbatzako zuzendari izan zen, eta Vesako koruena 1937tik 1938ra arte. Ondoren, 1945etik 1953ra arte Gasteizko orfeoiaren zuzendaria izan zen.
Jesus Guridirekin eta Jose Tomas Uruñuelarekin batera lan egin zuen, Txistulari argitalpenean, 1928az geroztik. 1970ean, Espainian den habanera sari bakarra eskuratu zuen, Torreviejan (Alacant), Aurora habanerarekin.
Urte askotan zehar, Gasteizko kontserbatorioko piano-irakaslea izan zen, eta hango zuzendari 1974tik 1979ra. Ondoren, Gasteizko elizbarrutiko apaizgaitegian eta Sagrado Corazon ikastetxean ere izan zen irakasle. Horrez gain, eskola partikularrak ematen zituen.
Pio Luis Aranburuk eginak dira Estampas vitorianas direlakoak; eta orobat 1986ko irailean Gasteizen estreinatutako Fantasía para violoncello y orquesta, Gasteizko Udalak enkargatutako lana, Jesus Guridi omentzekoa.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bereziki koru, orkestra eta txistuarentzako konposizioak idatzi zituen, eta hogeita hamar saritik gora jaso zituen konposizio-lehiaketetan.