Luzio Emilio Lepido Paulo
Luzio Emilio Lepido Paulo | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - ezezaguna
K.a. 62 - K.a. 62
K.a. 50 - K.a. 50
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Erroma, K.a. 99 | ||||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||||
Heriotza | Mileto, K.a. I. mendea ( urte) | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Marcus Aemilius Lepidus | ||||||||||
Ama | Appuleia | ||||||||||
Ezkontidea(k) | ezezaguna | ||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Haurrideak | |||||||||||
Leinua | Aemilii Lepidi (en) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra |
Luzio Emilio Lepido Paulo (latinez: Lucius Aemilius Lepidus Paullus) Erromatar Errepublikaren azken garaian bizi izan zen senatari eta kontsul erromatar bat izan zen.
Augusto eta Marko Antoniorekin triunbiratua osatu zuen Marko Emilio Lepidoren anaia eta Marko Emilio Lepido eta Apuleiaren semea zen, baita Luzio Apuleio Saturnino tribuno ospetsuaren biloba ere.
Zizeronen alde egin zuen Katilinaren konspirazioan, mundu guztiak, hizlari ospetsua, traizio hau, are ospe gehiago lortzeko asmatzen ari zela pentsatzen zuenean. Kuestore bezala aritu zen K.a. 59an, edil bezala K.a. 55ean, pretore bezala K.a. 53an eta kontsul bezala K.a. 50ean.
Bere kontsulaldian, Julio Zesarrek erosi egin zuen, bere leialtasuna lortze aldera. Paulok, Zesarrek emandako diru honen zati bat, Emilia Basilika berreraikitzeko erabili zuen.
Gainera, bigarren triunbiratuaren aurka agertu zen, bere anaia Marko Emilio Lepidok bere erailketa agintzea eraginez, hala ere, soldaduek, exekuzio egunean ihes egiten utzi zioten. Ihes egin ondoren, Bruto eta Kasio senatari errebeldeekin bat egin zuen. Hauek behin Filiposeko guduan garaitu ondoren, Paulok barkamena lortu zuen, eta bere bizitzaren gainontzeko zatia, Mileton erretiratua eman zuen.
Bere emaztea nor zen ezagutzen ez den arren, ezkontza honetatik, bi seme jaio zirela ezagutzen da: Luzio Emilio Lepido Paulo, K.a. 34an kontsula izan zena eta Augusto enperadorearen biloba zen Klaudia Martzela Minorren senarra. Bere beste semea, hau ere Luzio Emilio Lepido Paulo izenekoa, zentsore izan zen, eta Ponpeioren oinordeko bat zen Kornelia Eszipionekin ezkondu zen.
Aurrekoa Servio Sulpizio Rufo eta Marko Klaudio Martzelo |
Erromako kontsula Gaio Klaudio Martzelorekin K.a. 50 |
Ondorengoa Gaio Klaudio Martzelo eta Luzio Kornelio Lentulo Krus |