María Gómez (kazetaria)
María Gómez (kazetaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1987ko otsailaren 16a (37 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea : kazetaritza Pompeu Fabra Unibertsitatea : publizitate |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
María Gómez García de la Banda (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1987ko otsailaren 16a) madrildar kazetaria da, literatur egilea, telebistako aurkezlea eta irrati-esataria. Hainbat saiotan parte hartu du, hala nola, TVEko Enred@d@s aurkeztu zuen Sara Escuderorekin batera, Zapeando La Sextan, Tarde lo que tarde Radio Nacional de Españan eta Los 40-ko Anda ya irratisaioan morning show atalean. Colgados del aro saioan laguntzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]María Gómez Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatuta dago eta Plangintza Estrategikoan eta Publizitate Sorkuntzan graduatua, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Kazetaritzan lizentziaduna, Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irratian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cadena SER irratian (Madril) hasi zen kazetari, eta lanean dihardu 2010 urtetik. Ekoizlea eta erredaktorea izan da hainbat saiotan, besteak beste, A vivir que son dos días, Acento Robinson, El Mundo Today, Si amanece nos vamos edo La vida moderna.[2] M80 Radio irratiaren formatu ezberdinetan ere parte hartu du, Morning80 izenekoan esaterako.
2014. urtean, M80 Radiomikrofonoetaranzko jauzia egin zuen, eta morning show 80 y la madre saioan aurkezlekide izan zen bi denboralditan, José Antonio Ponsetirekin batera. 2016. urtean, kultura-ordua aurkeztu zuen Arriba España 'iratzargailu-programan', Juan Luis Canorekin batera, denboraldi batez, saio hau ere M80 Radion.
Bere proiektua sortu, zuzendu eta aurkeztu zuen irratian: XXI Gramo Cadena SER irratirako dokumental-saioa. Gainera, 2015ean, irrati berean, La Ventana udako edizioan parte hartzen hasi zen.
2017an, Los 40-ko Anda ya Morning Show taldean hasi zen, zinema eta telebistako sail baten laguntzaile zela.[3]
2020ko irailean, RNEren Tarde lo que tarde magazinean parte hartzen hasi zen.
2021 urtean Zapeando saiora itzuli zen laguntzaile eta ordezko aurkezle lanak egiteko.
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011 urtean hasi zen Telebistan, tv3ren albistegien Madrilgo ordezkaritzan. Geroago, 2016. urtean, Movistar+-en Likes unekotasuneko-magazinean parte hartu zuen denboraldi batez. Horrekin batera, Miki Nadalekin batera, 90 Minuti umorezko futboleko saioa aurkeztu zuen Real Madril tv-n, bi denboralditan.
Darío Manriquerekin batera A toda pantalla musika saioa aurkeztu zuen Cuatro katean. Dani & Flo programan ere parte hartu zuen.[4][5]
Cuatro katean Bienvenidos a mi hotel saioaren off-eko ahots gidaria izan zen.
Mediaset España katearekin 2018ko Munduko Futbol Txapelketan Errusiara joandako kazetari-taldeko kide izan zen.[6][7][8]
2018 urtetik 2019 urtera TVEko La 2en Ese programa del que usted me habla saioa aurkeztu zuen.[9][10] 2019ko ekainean baieztatu zuten programa ez zela berrituko hurrengo denboraldian.
2019ko uztailean, goizeko udako magazinean hasi zen laguntzaile lanetan. A partir de hoy, TVEko 1, 2019-2020 denboraldi osoko jarraipena izan zuen.
2019ko azaroan, bere burua albistegietako kaleko erreportari gisa interpretatuz parte hartu zuen, eta Playz-n El gran secuestro "bahituetako" bat gisa amaitu zuen.[11][12].
2020ko irailean, Lluís Guilerarekin batera La primera pregunta saioa aurkeztu zuen, TVEko La 1 katean.
2020ko azaroan, gonbidatua izan zen TVEren Cocina al punto con Peña y Tamara saioan.[13]
2021eko udan, La Sextako Zapeando saioan lan egiten hasi zen.[14]
2021eko abenduan, hiru programatan hartu zuen parte gonbidatu gisa, Antena 3en Pasapalabraren denboraldi berrian.[15][16]
2022ko urtarrilean, Telemadrid-eko Atrapame si puedes Celebrity izeneko lehiaketan parte hartu zuen gonbidatu gisa.[17]
2022ko martxoan, Movistar+-en 2022 Oscar sarien banaketa aurkeztu zuen, María Guerrarekin batera.[18]
2022ko maiatzetik abuztura, Sara Escuderorekin batera Enred@d@s saioa aurkeztu zuen.[19]
2022ko irailetik, Va de verd izeneko saioa aurkeztu zuen RTVEko Katalunian.[20]
2022ko irailean, Antena 3en Pasapalabraren denboraldi berrian hiru programatan hartu zuen parte gonbidatu gisa.[21][22]
2022ko irailean, TCMn (Espainia), Cara a cara: Stephen King según María Gómez y Paco Plaza saioan parte hartu zuen, Paco Plaza zinema-zuzendariarekin batera autore horren ibilbidea aztertzeko, 75. urteurrena ospatzeko telebista-kate horrek eskaini zion zikloaren barruan.[23][24]
2023ko otsailean, La 1 katean, Ana Morgadek zuzendutako Vamos a llevarnos bien umore-saioan parte hartzen hasi zen.[25]
2023ko martxoan, tv3n (Katalunia), "Zona Franca" saioan parte hartu zuen gonbidatu gisa, Danae Boronaten zuzendaritzapean.[26][27]
2023ko martxoan, 2023 Oscar sarien banaketa aurkeztu zuen Movistar+-en, María Guerrarekin batera.[28]
2023ko apirilean, hiru programatan hartu zuen parte gonbidatu gisa, Antena 3ko Pasapalabraren denboraldi berrian. Roberto Lealek gidatu zuen, eta Eva Gonzálezek, Josema Yustek eta Marwánek ere hartu zuten parte.[29][30][31]
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko martxoan Javier Castilloren La chica de nieve liburua aurkeztu zuen.[32] Instagramek egin zuen aurkezpena, eta koronabirusaren pandemiak ezarritako koarentenan egindako lehen liburuaren aurkezpena izan zen.
2022ko urrian, Madrilgo Apolo antzokian Juan Gómez Juradoren Todo arde liburua aurkeztu zuen.[33]
Literatura-lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021ean, Odio en las manos liburua aurkeztu zuen. Bere lehen liburua da, eta protagonista psikologo gaztea da. Lanbidez polizia den bezero batek, egin nahi duen krimen bat iragarri dio.[34]
Ibilbidea komunikabideetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Saioa | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|
2011-2013 | El Mundo Today | El Mundo Today | Ekoizlea |
2016-2017 | 90 minuti | Real Madrid TV | Aurkezlekidea |
2016; 2021-presente | Zapeando | La Sexta | Laguntzailea |
2016-2017 | Likes | #0 | Laguntzailea |
2017 | A toda pantalla | Cuatro | Aurkezlea |
2017-2018 | Dani & Flo | Cuatro | Laguntzailea |
2018 | Mundial de fútbol 2018 | Mediaset España | Erreportaria |
2018-2019 | Bienvenidos a mi hotel | Cuatro | Kontalaria |
2018-2019 | Ese programa del que usted me habla | La 2 | Aurkezlea |
2019-2020 | A partir de hoy | La 1 | Laguntzailea |
2019 | El gran secuestro | Playz | Erreportaria |
2020 | La pr1mera pregunta | La 1 | Aurkezlea |
2020 | Cocina al punto con Peña y Tamara | La 1 | Gonbidatua |
2021 | Zapeando | La Sexta | Ordezko aurkezlea |
2021 | Colgados del aro | YouTube | Laguntzailea |
2021 | Pasapalabra | Antena 3 | Gonbidatua |
2022 | Atrápame si puedes Celebrity | Telemadrid | Gonbidatua |
2022 | La noche de los Oscar | #0 por M+ y Estrenos por M+ | Aurkezlea |
2022 | La alfombra roja (94.ª edición de los Oscar) | Estrenos por M+ | Aurkezlea |
2022 | Ceremonia de los Oscar (94.ª edición) | Estrenos por M+ | Aurkezlea |
2022 | Enred@d@s | La 1 | Aurkezlekidea |
2022 | Va de verd | RTVE Cataluña | Presentadora |
2022 | Cara a cara | TCM (España) | Parte hartzailekidea |
2023 | Vamos a llevarnos bien | La 1 | Laguntzailea |
2023 | Zona Franca | TV3 (Cataluña) | Gonbidatua |
2023 | Ceremonia de los Oscar | Movistar+ | Aurkezlea |
2023 | Pasapalabra | Antena 3 | Gonbidatua |
Irratia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Saioa | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|
2011 | Morning 80 | M80 Radio | Erredaktorea |
2011 | Si amanece nos vamos | Cadena SER | Erredaktorea |
2010-2014 | A vivir que son dos días | Cadena SER | Erredaktorea |
2013-2014 | Acento Robinson | Cadena SER | Erredaktorea |
2014-2016 | La vida moderna | Cadena SER | Laguntzailea |
2014-2016 | 80 y la madre | M80 Radio | Aurkezlekidea |
2016-2018 | La ventana | Cadena SER | Laguntzailea |
2016-2017 | Arriba España | M80 Radio | Aurkezlekidea |
2016-2017 | XXI gramos | Cadena SER | Irrati-esataria |
2017-gaur egun | Anda ya | Los 40 | Laguntzailea |
2020-gaur egun | Tarde lo que tarde | Radio Nacional | Laguntzailea |
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017 urtean, Forbes España aldizkariak Espainiako profesional gazte garrantzitsuenen 30 under 30 zerrendan sartu zuen. Gainera, galaren aurkezlea izan zen.[35][36]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ María Gómez. .
- ↑ SER, Cadena. (21 de mayo de 2015). «María Gómez destaca las carencias de 'La vida moderna'» Cadena SER.
- ↑ LOS40. (29 de septiembre de 2017). «María Gómez, el nuevo fichaje de Anda Ya» LOS40.
- ↑ vertele.eldiario.es. (18 de abril de 2017). «Cuatro rescata la música en TV con revolución 'A toda pantalla': 'Estábamos huérfanos'» vertele.
- ↑ «María Gómez: «Me ponen muy nerviosa los que escriben mal por WhatsApp»» La Voz de Galicia 7 de octubre de 2017.
- ↑ «María Gómez, reportera del Mundial: "No necesito que cuando alguien me ve diga si soy guapa o fea"» ELMUNDO 8 de junio de 2018.
- ↑ «Quién es María Gómez, la nueva «Sara Carbonero» de la Selección Española» abc 24 de mayo de 2018.
- ↑ «María Gómez: todo lo que necesitas saber sobre la nueva Sara Carbonero del Mundial» Chic 13 de junio de 2018.
- ↑ Martínez, Alejandro. (4 de diciembre de 2018). «"Todo el mundo tiene ganas de reírse y buena falta nos hace"» Cadena SER.
- ↑ «María Gómez, reportera de Mediaset, ficha por TVE» La Vanguardia 20 de noviembre de 2018.
- ↑ «#ElGranSecuestro, o cómo revolucionar la TV» Blog de José de Isasa 24 de noviembre de 2019.
- ↑ LaInformacion. «Un secuestro de culto, emitido en directo por RTVE» La Información.
- ↑ «Cocina al punto con Peña y Tamara» RTVE Play.
- ↑ María Gómez ficha por ‘Zapeando’ de ‘La Sexta’. .
- ↑ «María Gómez, Jaime y Álex Clavero se atreven a ‘ver el futuro’ en ‘¿Dónde Están?’» Antena3.
- ↑ «Ruth Lorenzo, petrificada con la jugada de María Gómez: “¿Qué me estás contando?”» Antena3.
- ↑ «Con las emociones a flor de piel: Así ha sido la final entre María Gómez y Sergio Pazos» Antena3.
- ↑ Movistar Plus+ detalla su retransmisión especial de los Oscar 2022, con María Gómez al frente. .
- ↑ María Gómez y Sara Escudero llegan a La 1 de TVE con ‘Enred@d@s’. 27 de abril de 2022.
- ↑ RTVE Catalunya estrena 'Va de verd', el nou programa dedicat a les plantes. .
- ↑ «María Gómez se pone seria con Roberto Leal por culpa de Dani Mateo: “Tenemos que hablar”» Antena3.
- ↑ «Samantha Hudson saca las garras ante María Gómez: “Te voy a destruir, tarambana”» Antena3.
- ↑ Cara a cara: Stephen King. .
- ↑ Cara a cara: Stephen King según María Gómez y Paco Plaza. .
- ↑ Vamos a llevarnos bien. .
- ↑ Famosa presentadora madrileña conmueve: habla un catalán perfecto con acento de Solsona. .
- ↑ Madrileña, con un perfecto catalán de Solsona: vídeo viral de la periodista María Gómez en TV3. .
- ↑ Los Oscar®, en Movistar Plus+ 2023. .
- ↑ «Quién es María Gómez, la nueva invitada de Pasapalabra» El mundo.
- ↑ «María Gómez declara a Eva González que es ‘Mon amour’ como Aitana» Antena3.
- ↑ «El subidón de María Gómez… gracias a los cereales: “¡No me lo creo!”» Antena3.
- ↑ María Gómez: "Javier Castillo, o cómo presentar un libro confinado". 2020-03-13.
- ↑ Presentación de TODO ARDE, de Juan Gómez-Jurado". .
- ↑ «María Gómez: "Me obsesioné con encender una vela siempre que escribía, gasté tanto dinero que aprendí a hacerlas"» EuropaFM 2021-05-17.
- ↑ RRHHDigital. «Forbes reconoce los 30 talentos más prometedores de España» www.rrhhdigital.com.
- ↑ Bellido, Laura Tapia. (6 de octubre de 2017). «FORBES CELEBRA EL TALENTO JOVEN ESPAÑOL CON SU SUMMIT ‘30 UNDER 30’» Forbes España.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1987ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Madrilgo idazleak
- Emakume kazetariak
- Madrilgo kazetariak
- XXI. mendeko kazetariak
- Emakume aurkezleak
- Televisión Españolako aurkezleak
- Espainiako telebista aurkezleak
- Espainiako irrati esatariak
- Irrati-esatariak
- XXI. mendeko Espainiako idazleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- Gaztelaniazko idazleak