Edukira joan

María Luisa López Grigera

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Luisa López Grigera

Bizitza
JaiotzaCoruña, 1926 (97/98 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilologoa eta unibertsitateko irakaslea
María Luisa López Grigera (eskuinaldean) ‘De Re Italica’ Erakusketan, 2017

María Luisa López Grigera (Coruña, Galizia, 1926) galiziar filologoa da, literaturaren Urrezko Mendean espezializatutako hispano-argentinarra da. Filologia hispanikoko katedradun emeritua Míchigango Unibertsitatean.

1926an jaio zen Coruñan. Gurasoak ama argentinarra eta aita espainiarra ziren. Bere familiarekin Buenos Airesera joan zen, han egin zituen ikasketak eta Filosofia eta Letretan lizentziatu zen. Titulu hori Madrilen baliozkotu zuen. Hispaniar Filologian doktoratu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Rafael Lapesaren zuzendaritzapean, El estilo de Quevedo en sus conciertos ascéticos izeneko tesiarekin.[1]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958az geroztik, ikastetxe eta unibertsitate askotan aritu da irakasle.[2] Filologia Hispanikoko katedradun emeritua da Míchigango Unibertsitatean (AEB).[3] Erretorika eta humanismoa ikertzen aritu da, eta, bereziki, Urrezko Mendeko literatura espainiarra, batez ere Francisco de Quevedori buruzko azterketak eginez.[4]

Deustuko Unibertsitateko irakaslea izan zen 1968 eta 1975 bitartean. Bertan Filologia Hispanikoko Sailaren ardurapean egon zen, eta 1972 eta 1985 artean aldi berean irakasle izan zen Argentinako (Pontifizia Unibertsitatea) eta Estatu Batuetako unibertsitateetan. Bertan, Míchigango Unibertsitateko katedraduna izan zen 1975etik 1999an erretiratu zen arte, orduan katedradun emeritu izendatu baitzuten.[1]

Eugenio Asensioren arabera, ikasturte baten inaugurazioan eskola magistrala irakurri zuen lehen emakumea izan zen Espainiako unibertsitateen historian. Hain zuzen ere, 1971-1972 ikasturtearen inaugurazio-ikasgaiaz arduratu zen Deustuko Unibertsitatean, Relección de «La Hora de todos» de Quevedo izenburupean.[1]

Jaengo Unibertsitateak Honoris Causa doktore izendatu zuen 2017ko azaroaren 22an. Bere historian izendapen hori bigarren aldiz eman zion emakume bati.[3]

Bere ikerketen artean, esanguratsua da Quevedoren lanaren zati handi baten komunztadura lexikoak aztertzea. Lan hori Deustuko Unibertsitateko Kalkulu Zentroarekin eta March Fundazioaren beka batekin lankidetzan egin zuen, kalkulu-zentro horretako ordenagailuak erabiliz. Gainera, gutxienez hogei doktoretza-tesi eta doktoratu ondoko beste ikasketa batzuk zuzendu ditu, eta mundu osoko hainbat unibertsitatek irakasle bisitari gisa gonbidatu dute.[1]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f Real Biblioteca, P. N. (2019). Estudios de Filología y Retórica en Homenaje a Luisa López Grigera. Edición coordinada por E. Artaza, J. Durán, C. Isasi, J. Lawand, V. Pineda y F. Plata. Bilbao: Universidad de Deusto, 2000. 542 pp. ISBN 84-7485-708-2. AVISOS. Noticias De La Real Biblioteca, 7(25), 3-6. Recuperado a partir de https://avisos.realbiblioteca.es/index.php/Avisos/article/view/178. .
  2. a b «La filóloga Luisa López Grigera defiende que el estilo del escritor no procede del “genio”, sino que lo impone “una voluntad y una racionalidad"» Diario Digital Universidad de Jaén 20-11-2017.
  3. a b «La filóloga Luisa López Grigera será investida el miércoles Doctora Honoris Causa por la Universidad de Jaén» Cadena SER 2017-11-21.
  4. «La UJA concederá su Honoris Causa a la filóloga María Luisa López, al médico José López y al estadístico Antonio Pascual» Novaciencia 04-10-2017.
  5. a b «Propuesta para la concesión de la dignidad Honoris Causa de la Universidad de Jaén a la Doctora Luisa López Grigera» Universidad de Jaén 27-10-2016.
  6. «Luisa López-Grigera» University of Michigan. Romance Languages and Literatures.
  7. «Propuesta para la concesión de la dignidad Honoris Causa de la Universidad de Jaén a la Doctora Luisa López Grigera».. 27 de octubre 2016.
  8. «La filóloga Luisa López Grigera será investida el miércoles Doctora Honoris Causa por la Universidad de Jaén | Diario Digital de la UJA | Compromiso con la sociedad» Diario Digital 20-11-2017.
  • López Grigera, Luisa (1971). Relección de "La hora de todos" de Quevedo : lección inaugural del curso académico 1971-1972. Bilbao: Universidad de Deusto. ISBN 84-243-3076-5. 2022ko ekainaren 9an kontsultatua. 
  • Estudios de filología y retórica en homenaje a Luisa López Grigera. Bilbao: Universidad de De2022ko ekainaren 9an kontsultatua.usto. 2000. ISBN 84-7485-708-2. 2022ko ekainaren 9an kontsultatua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]