Edukira joan

Marcelino Garde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marcelino Garde
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarcelino Garde Villafranca
JaiotzaZarrakaztelu1925eko urriaren 2a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaArripodas1990eko maiatzaren 6a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta poeta
Izengoitia(k)Erronkari-Txoriño

Marcelino Garde Villafranca (Zarrakaztelu, Nafarroa, 1925eko urriaren 2a - Arripodas, Nafarroa, 1990eko maiatzaren 6a) euskal idazlea, apaiza eta euskaltzalea izan zen.

Aita, Anastasio Garde Goñi, EAJko kidea zen eta hortik omen zetorkio euskararekiko zaletasuna. 40koen hamarkadan, apaiz-ikasketak egiten ari zelarik eta Seminarioan gerra ostean euskarazko eskolarik ez zegoenez gero, euskara ikasteari ekin zion bere kasa Intxaurrondoren Gramatikaren laguntzaz.

Apaiztu ondoren, Erronkariko Uztarrozen izan zen erretore, eta han bertako euskalkia ikasi zuen. Poesiak ere idatzi zituen erronkarieraz. 60koen hamarkadan Iruñeko Uxue Ikastolaren sorreran murgilduta egon zen. 1964an euskaltzain urgazle izendatu bazuten ere, Batuaren aurkako jarrera sutsua zeukan eta 1978ean sorturiko Euskerazaintzako kidea izan zen.

1973etik 1984ra Vianako Printzea Erakundearen aldizkariaren euskerazko gehigarriaren zuzendaria izan zen eta 1984tik bere heriotzaren unerarte Diario de Navarraren "Nafar-Izkuntza" izeneko euskarazko orriaren arduraduna izan zen

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]