Edukira joan

Marjorie Hasler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marjorie Hasler

Bizitza
Jaiotza1887
Herrialdea Irlandako Errepublika
Heriotza1913ko martxoaren 31 (25/26 urte)
Jarduerak
Jardueraksufragettea

Marjorie Hasler (1887 inguruan - 1913ko martxoaren 31) sufragista irlandarra zen, “sufragista irlandarren [suffragette] kausagatiko lehenengo martirio irlandarra” bezala ezaguna.[1][2][3][4][5]

Marjorie Hasler 1887. urtearen inguruan jaio zen Irlandan; bere bizitzaren hasierari edo familiari buruz besterik ez dakigu. Irish Women's Franc League-rekin (IWFL) bat egin zuen, 1910eko uztailean. 1910eko azaroaren 18an, Emmeline Pankhursten eta Herbert Henry Asquith Erresuma Batuko lehen ministroari hark egin nahi zion eskaeraren alde Londresera joan ziren ordezkari irlandarretako bat izan zen. Egun hartako indarkeriaren zurrunbiloan, Ostiral Beltza izenekoan, Hasler buruan zauri bat egin zuen, horma baten kontra bultzatu zutenean. Ondorioz, tarteka, buruko minak izan zituen, baita bizkarrezurrean kalteak ere. Baina horrek ez zion atzera eginarazi bere borroka militantean. Ondoko urtean Londresera itzuli zen, eta 14 egunez preso atxiki zuten, gobernuko leihoak haustearren.

1912ko ekainean, Hasler kartzelan sartu zuten Hanna Sheehy-Skeffingtonekin eta beste sei emakumerekin Mountjoyko kartzelan, Dublingo Posta Bulego Nagusiko (General Post Office) leihoak apurtu zituelako. Zortzi emakume haiek izan ziren Irlandan ekintza militante baten ondorioz kondenatu eta espetxeratu zituzten lehenak. Hamar libera esterlinako isuna eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zizkioten, kondenatutako zortzi sufragistetakoen epairik luzeena. Hasler-ek Land Leaguers-ekin konparatzen zituen sufragistak 1912ko ekainaren 22ko The Irish Citizen-en artikulu batean: "Ez zaigu gustatzen leihoak apurtzea, eta ez zaie gustatzen gizonei garezurrak haustea, baina, bi kasuetan, uste dut zerbait hautsi egin behar dela gaitz bat zuzentzeko». 1912ko azaroaren 10ean askatu zuten, lau hilabeteko atxiloaldiaren ondoren, kondenatu zuten hamar epailek sinatutako eskaera bati esker. Hanna Sheehy-Skeffingtonek esan zuen Haslerrek uko egin ziola IWFLk bere izenean eskaera bat egiteari.

Kartzelatik ateratzean, bere osasunak okerrera egin zuen, nahiz eta kartzelan akrobazia atletikoak egiten ibiltzen zen, Sheehy-Skeffington testigu. Bat-batean hil zen 1913ko martxoaren 31n, elgorria izan ondoren. Haren heriotza bihotz-gutxiegitasun gisa deskribatu zen. Haren sufragista kide ugarik eta The Irish Citizen-ek baieztatu zuten kartzelaratzeak eta hil aurreko urtean poliziaren basakeriak kalte egin ziotela haren osasunari.

Hanna Sheehy-Skeffingtonek honelaxe deskribatu zuen: "Bereziki ederra zen, agata bezain aurpegi argia, begi marroi distiratsuak, kizkur marroi laburrak inguruan».

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Miss Marjorie Hasler / Database - Women's Suffrage Resources» www.suffrageresources.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  2. (Ingelesez) «Marjorie Hasler: A Suffragist Martyr | Dublin City Council» www.dublincity.ie 2018-01-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  3. (Ingelesez) Fallon, Donal. (2023-02-28). «Remembering Marjorie Hasler, a Window-Breaking Suffragette» Dublin Inquirer (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  4. (Ingelesez) «Hasler, Marjorie | Dictionary of Irish Biography» www.dib.ie (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  5. (Ingelesez) «Irish lives» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotutako artikuluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]