Edukira joan

Marqués de Riscal hotela

Koordenatuak: 42°30′42″N 2°37′05″W / 42.51161°N 2.61801°W / 42.51161; -2.61801
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau hotelari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marqués de Riscal (argipena)».
Marqués de Riscal hotela
Marqués de Riscal hotelaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaEltziego
Koordenatuak42°30′42″N 2°37′05″W / 42.51161°N 2.61801°W / 42.51161; -2.61801
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2006ko urriaren 10a
Inaugurazioa2006
Arkitektura
ArkitektoaFrank Gehry
Solairuak4
Webgune ofiziala

Marqués de Riscal hotela edota Ardoaren hiria Arabako Errioxako Eltziego udalerrian dagoen luxuzko hotel bat da. Herrigunearen hegoaldean dago, izen bereko upategian.

Frank Gehry kanadar arkitektoak diseinatu zuen, eta 2006ko urriaren 10an inauguratu zuten. Bere itxura berezi eta modernoak urrutitik nabarmentzen du. Bilboko Guggenheim Museoa bezala, titaniozko xaflak nabarmentzen dira Eltziegoko eraikinean, baina hemen ez dira bakarrik zilarkarak; urrekarak eta arrosak ere badira. Ilunabarreko eguzki argitan, ardo gorriaren distirak gogora ekartzea dute helburu koloreek.

Eraikin modernoaren alboan, 1858an Ricardo Bellsola arkitektoak diseinatutako upategia dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]