Matthias Jakob Schleiden
Matthias Jakob Schleiden (Hanburgo, 1804ko apirilaren 5a - Frankfurt, 1881eko ekainaren 23a), Theodor Schwannekin batera teoria zelularra formulatu zuen botanikari alemaniarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1804ean Hanburgon jaio zen. Zuzenbide ikasketak egin zituen Heidelbergen eta Hanburgon hasi zen abokatu lanetan. Berari baina botanika gehiago gustatzen zitzaion botanika eta ikasketa berriak egin ondoren 1839rako Jenako unibertsitatean irakasle izendatu zuten. Bertan aritu zen lanean bere lagun Theodor Schwannekin 1862 arte. 1863an Tartuko unibertsitatean hartu zuten (Estonian). Frankfurten hil zen 1881ean.
Ekarpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX mende hasierako botanikariek landareak aurkitu eta izena jartzen zioten bitartean, Schleiden beren funtzionamendua aztertzen hasi zen. Mikroskopioa erabiliz landareak zelula zeritzen unitatez eginak zeudela ikusi zuen. Honetaz gain 1838an landarearen hazkuntza zelula zaharren nukleoetatik ateratzen ziren zelula berriei esker gertatzen zela adierazi zuen. Horrela, 1831ean Robert Brown botanikari eskoziarrak aurkituriko nukleoari garrantzia berezia eman zion.
Tartuko unibertsitatean landarearen zati guztiak zelulaz eginda daudela eta landare guztiak zelula bakar batetik zetozela adierazi zuen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |