Mendekotasun kimiko
Sumisio kimiko edo Ziztada kimiko orokorrean emakumeei eraso egiteko erabiltzen den prozedura da. 2022ko udan Euskal Herriko festetan ziztada kimikoen bitarteko eraso ugariak salatu ziren.[2][3]
Erabilitako substantziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartzelonako Clínic ospitaleko Luisa Garcíaren arabera: "ez dago bortxaketaren drogarik"; honekin esan nahi du ez dagoela substantzia berezi bat horretarako.[4] Nerbio-sistema zentrala deprimitzen duen, kontzientzia-maila aldatzen duen eta biktima borondaterik eta erantzuteko gaitasunik gabe uzten duen edozein substantzia erabili ohi dira. Substantziak desberdinak dira: alkohola, lo egiteko pilulak, GHB, ketamina... Kasu gehienetan alkohola erabiltzen da, %80a. Kasu gutxi batzutan ere burundanga droga erabili izan da.
Ekintza azkar eta laburreko substantziak erabiltzen dituzte, dosi txikietan aktiboak, lortzen eta ematen errazak, eta bilatutako ondorioak eragiten dituztenak: amnesia, sedazioa, haluzinazioak eta inhibizioa kentzea. Helburu nagusia biktima bortxatzea da baina baita ere lapurtzeko izan daiteke.[5][4] Sumisio hori lortzeko gehien erabilitako metodoa substantzia horiek edariekin nahastea izan da.
Drogak eta bortxaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Toxikologiako Institutu Nazionalak adierazi du hiru bortxaketatik bat mendekotasun kimikoarekin egiten dela, eta, azken bost urteetan, sexu-erasoen biktimen % 33k positibo eman zuten drogetan, alkoholean, antsiolitikoetan edo sendagai lasaigarrietan. Zifra horiek eta azken hilabeteetan salaketa kopuruak gora egin izanak alarmak piztu dituzte ziztada baten bidez mendekotasun kimikoko metodo berri honen bidez.
Drogatzeko bideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ziztada kimiko: xiringa bat erabiliz eta jendearen kontzentrazioak baliatuz biktimari ziztada bat ematen zaio. Dena dela, Koldo Callado medikuaren arabera ziztada batekin zaila da sumisio kimiko osoa lortzea, baina horrelakoetan ospitalera joan behar da berehala.
- Edariekin nahastuta: ziur aski gehien erabili izan den modua. Hori dela eta, edariak bistaz inoiz ez galtzeko aholkua ematen da eta, zenbait tokitan, edariak tapakiekin ematen dira.
Indarkeria matxista mota bat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horrela definitu du Emakundek udari begira prestatu duen Beldur barik, eraso matxista eta sexistarik gabeko uda gidan. Protokoloaren arabera, sumisio kimikoa indarkeria matxista mota bat da. «Aldez aurretik pentsatutakoa» izan daiteke, biktima «ezgaitzeko». Hala ere, dokumentuan argitu dute ziztada egon arren ez duela zertan sumisio kimikorik egon. Halakoetan, «beldurra» hedatzea lortzen da.[6]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ertzain-etxeetara bidalitako aginduaren arabera, bestetik, genero-arrazoiagatik egindako gorroto delitua jaso dezakete ziztada kasuen atestatuetan, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira: "beldur-giroa" eragiteko asmoarekin, "mehatxatutako kolektiboko" pertsona bati egindakoa izatea (emakumeei). Ziztada-egileei 1 eta 4 urte bitarteko espetxe-zigorra ezarri ahalko zaie. Emakumeei egindako ziztaden egileei gorroto delitua leporatu ahalko diete, EITB Mediari ErNE sindikatuak baieztatu zionez.[7] Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak, bestetik, abuztuaren 5ean iragarri zuen ziztadak lesio delitu gisa tratatuko zituztela, nahiz eta horiek sumisio kimikorik ez ekarri. Horrez gain, delitu horiek genero larrigarria izango dutela ere esan zuen. Espainiako Estatuko polizia indarrak data horretan 60 salaketa ikertzen ari zirela jakinarazi zuen; horietako, hamabost Ertzaintza ari zen ikertzen. Ikerketekin ziztaden atzean zer zegoen ebatzi nahi zutela esan zuen Marlaskak: «Jakin nahi dugu ea ziztek substantzia toxikoak sartzeko helburua duten, biktima azpiratzeko eta delituak egiteko».[8]
Sintomak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ziztada horien biktima izan direnek diote ziztada sentitu ondoren izan dituzten sintomak hauek izan direla gehienetan:
- Zorabioa
- Goragalea
- Lokartzea gorputz-adarretan
- Ikusmena galtzea
- Hitz egiteko ezintasuna
- Neke-sentsazioa
Sintoma horietako batzuek zerikusia dute alkoholaren eta drogen gehiegizko kontsumoaren sintomekin, baina, gidaren arabera, sumisio kimikoaren ondorioak «intentsitate handiagokoak» dira.[9]
Zer egin?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainian antolatua dagoen Equipo Agora aholku hauek eman ditu:[10]
- Izan ere, zaila da droga saihestea, ziztada bat nabaritzen bada, lekuko gisa eta zaindu zaitzaketen pertsona gehiagori abisatu behar.
- Poliziari berehala abisatzea eta/edo ospitalera joatea eta mendekotasun kimikoko protokolo bat eskatzea.
- Gainera, orratza pertsona batekin baino gehiagorekin erabiltzeko probabilitatearen aurrean, odol bidez kutsatzen diren gaixotasunen jarraipena egiteko protokolo bat aplikatu behar da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.berria.eus/albisteak/217060/ziztada-bidezko-erasoak-salatu-eta-indarkeria-matxistaren-aurka-antolatzera-deitu-dute.htm
- ↑ https://www.naiz.eus/es/info/noticia/20220727/sexu-erasoen-salaketak-48-igo-dira-bizkaia-araba-eta-gipuzkoan-2019arekin-alderatuz
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20220731/33-ziztaden-kasuetaz-oharrarazi-zuten-bart-baionako-bestetak
- ↑ a b https://www.elconfidencial.com/espana/2022-07-28/que-sumision-quimica-pinchazo-sintomas-como-actuar_3468346/
- ↑ https://www.youtube.com/watch?v=Tk0Tzt_u6to
- ↑ https://web.archive.org/web/20220811023217/https://www.beldurbarik.eus/wp-content/uploads/2022/07/BB-EUSKERAZ.pdf
- ↑ https://amp.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/8926759/gorroto-delitua-leporatu-ahalko-die-ertzaintzak-emakumeei-egindako-ziztaden-egileei/
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/1874/006/002/2022-08-06/lau-emakumek-ziztadak-salatu-dituzte-gasteizen-eta-oiartzunen.htm
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/1938/002/001/2022-08-02/ziztada-kasuetarako-gomendioak-gehitu-ditu-jaurlaritzak-udako-plan-berezian.htm
- ↑ https://www.instagram.com/equipoagora/?utm_source=ig_embed&ig_rid=d7084e11-38dc-43c5-af54-6d65e4e37a61