Milanerria
Milanerria / Milango Dukerria Ducato di Milano Ducatus Mediolani | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1395 – 1797 | |||||||
Dukerria | |||||||
| |||||||
Dukerria 1400 inguru | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Milan | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | Milandar scudo, lira, soldo eta denaro | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Lombardiera eta italiera | ||||||
Erlijioa | Katolizismoa | ||||||
Historia | |||||||
|
Milanerria[1] edo Milango Dukerria 1395 eta 1797 artean iraun zuen iparraldeko Italiako estatu burujabea izan zen. Germaniako Erromatar Inperio Santuaren zati bat izan zen, Italiatik kanpotarrak ziren zenbait leinuak gobernatua izan zena. Nahiz eta bere lurraldeak denboraren poderioz aldatu, gehienetan ia Lombardia osora zabaltzen ziren, tartean Milan eta Pavia. Parmak ere dukerria osatzen zuen XVI. mendean banandu eta bere dukerria osatu arte.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1395ean Milango jauna zen Gian Galeazzo Viscontik dukerria sortu zuen. Visconti leinua 1447an desagertu zenean, Milanek errepublika aldarrikatu zuen, nahiz eta Karlos I.a Valoiskoa legezko oinordekoa izan. Orleanseko dukeak ezin izan zuen boterea lortu baina errepublikak ez zuen luzaro iraun, izan ere, Francesco I.a Sforzak, Viscontiren azken sasialaba ezkondu zuena, 1450ean Milan setiatu eta bere burua duke izendatu zuen.
1498an Orleanseko dukea Frantziako errege bilakatu zenean, Luis XII.a Frantziakoak bere aitaren eskubideak aldarrikatu nahi eta 1499an Ludovico Sforza kargutik kendu zuen. Frantziarrek 1512ra arte eutsi zuen, noiz suitzarrek Ludovicoren semea zen Massimiliano tronuan kokatu zuten. Massimilianok ez zuen luzaro iraun Frantzisko I.a Frantziakoak 1515ean Marignanoko guduaren ondorioz eskualdea konkistatu eta Massimiliano preso hartu zuelako. 1521ean austriarrek dukerria inbaditu eta Francesco II.a Sforza bilakatu zuten duke.
1525ko Paviako guduaren ondorioz Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperioko enperadoreak Italia osoa mendean hartu zuen. Orduan, Frantziskok Cognaceko Liga osatu zuen Veneziako Errepublika, Florentziako Errepublika eta Klemente VII.a aita santuarekin batera. 1529ko Cambraiko itunari esker frantziarrek eskualdea lortu zuten.
1545ean Po ibaiko hegoaldean zeuden lurraldeak Parmako Dukerria sortu zuten, Paulo III.aren sasikoa zen Pier Luigi Farnese lehendabiziko dukea izanik.
Enperadoreak Filipe bere semeari dukerria utzi eta 1559ko Cateau-Cambrésisko itunaren ondorioz dukerria espainiarren eskuetan geratu zen. XVIII. mendeko hasierako Espainiako Ondorengotzaren Gerra aprobetxatuz, austriarrek konderria konkistatu zuten. 1714ko Badengo itunaren bitartez Austriak dukerriaren jabetza lortu zuen. 1796an Napoleon Bonapartek eskualdea okupatu eta Campo Formioko itunaren bitartez Zisalpetar Errepublikara pasa zen.
Napoleon menderatua izan ondoren, Vienako Batzarrak ez zuen dukerria berriro berrezarri eta Lombardia–Veneziako Erresumako zati bat bilakatu zen. Errege berria Austriako enperadorea eta horrela jarraitu zuen 1866an Italiako Erresuman sartu arte.
Agintarien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-1).