Milvio zubia
Milvio zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Italiako udalerri | Roma Capitale |
Koordenatuak | 41°56′08″N 12°28′01″E / 41.9356°N 12.4669°E |
Arkitektura | |
Materiala(k) | harria |
Dimentsioak | 136 () m |
Gurutzatzen du | Tiber |
Eramaten du | Via Flaminia |
Zubibegiak | 6 |
Ondarea | |
Milvio Zubia (italieraz Ponte Molle edo Ponte Milvio, latinez pons Milvius deo pons Mulvius) Erroma iparraldean dagoen zubi bat da. Tiber ibaia zeharkatzen duten zubietatik, garrantzitsuenetako bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaio Klaudio Neron kontsulak eraiki zuen K.a. 206an, armada kartagotarra Metauroko guduan garaitu ondoren. K.a. 109an zentsore Marko Emilio Eskaurok harrizko zubi berri bat eraiki zuen toki berean, aurrekoa suntsituz. 312an, Konstantino I.a Handia erromatar enperadoreak bere arerioa zen Maxentzio Milvio Zubiko guduan garaitu zuen, zubi hau eta Saxa Rubra artean dagoen tokian.
Erdi Aroan, Akuzio izeneko fraide batek zubia berritu zuen, eta, 1429an Martin V.a aita santuak, Francesco de Genazzana izeneko arkitekto ospetsu bati, zubia konpontzeko eskatu zion, gainez egiteko zorian baitzegoen. XVIII. mendean eta XIX. mendean, zubia bi artistek aldatu zuten: Giuseppe Valadier eta Domenico Pigianik.
Egungo ohitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006ko amaieran, zubia, bikoteen interesa erakartzen hasi zen, gainean duen argi langa, euren maitasun seinale bezala, giltzarrapoak zintzilikatzeko erabiltzen dutena. Erritualean, bikoteak giltzarrapoa langara eusten du, eta ondoren, euren sorbalden gainetik, giltza Tiber ibaira botatzen dute.
2007ko apirilaren 13aren ondoren, bikoteek ohitura horrekin amaitu behar izan zuten, egun horretan, giltzarrapo guztien pisuaren ondorioz, langa erori egin baitzen. Ordezkatze bezala, Interneten, bikoteei, giltzarrapo "birtualak" erabiltzea ahalbidetzen dien webgune bat sortu zen [1]. Baina, 2007ko uztailetik, bikote maiteminduek berriz zintzilika ditzakete giltzarrapoak, tokiko alkateak jarritako altzairuzko zutabe batzuei esker.