Modesto Aranbarri
Itxura
Modesto Aranbarri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1902 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1988 (85/86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Rifeko gerra |
Modesto Aranbarri Gallastegi (Bilbo, 1902 - ibidem 1988) bizkaitar militarra izan zen, Euzko Gudarosteko Operazio Burua izandakoa.[1]
Rifeko gerran ibilitakoa, 30 urte zituela Bilboko Udaltzaingoaren buru bilakatu zen. Gerra Zibila piztu zutenean, kapitaina izan zen eta Agirre lehendakariaren babesarekin Bizkaiko militarren nagusi bilakatu zen. Euzko Gudarostearen sorreran parte hartu zuen. Mariano Gamir agintari goren bilakatu zenean, lehendakariaren aholkulari bilakatu zen.
Santoñako hitzarmena eta gero erbesteratu zen. 1940ko hamarkadaren amaieran, jaioterrira itzuli eta gerra-kontseilu baten ondorioz 30 espetxe-urteko zigorra jasan zuen.
2007an Andoni Vergarak bere biografia idatzi zuen: Modesto Arambarri Gallastegui (1902-1988).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |