Monica Seles
Monica Seles | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Novi Sad, 1973ko abenduaren 2a (50 urte) |
Herrialdea | Hungaria Jugoslaviako Errepublika Federala Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista Ameriketako Estatu Batuak (1994ko martxoaren 16a - |
Bizilekua | Sarasota Orlando Novi Sad |
Lehen hizkuntza | hungariera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Tom Golisano (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | serbiera hungariera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | ezkerra, bi eskuz errebeska jotze eta bi eskuzko eskuin-kolpe |
Bakarka i/g | 595–122 |
Binaka i/g | 89–45 |
Rankinga | 1 tennis singles (en) (1991ko martxoaren 11) 16 tennis doubles (en) (1991ko apirilaren 22a) |
Parte-hartzailea
| |
Entrenatzailea | Nick Bollettieri (mul) Sven Groeneveld (en) |
Lateralitatea | ezkerra |
Altuera | 178 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Monica Seles (serbieraz: Моника Селеш, Monika Seleš; hungarieraz: Szeles Mónika; Novi Sad, Voivodina, gaur egun Serbia, 1973ko abenduaren 2a) estatubatuar tenis-jokalari ohia da, jatorriz jugoslaviarra. Oso gaztetatik nabarmendu zen tenisean, eta Estatu Batuetara aldatu zen hamar urte bete aurretik, prestakuntza hobetzearren. 1989an iritsi zen profesionalen mailara, eta 1990ean irabazi zuen Roland Garros lehiaketa: Roland Garrosen historiako irabazle gazteena izan zen. 1991n, Emakumezkoen Nazioarteko Tenis Elkartearen sailkapeneko jokalaririk onena izendatu zuten. Hamazazpi urterekin, gazteena izan zen maila horretara iristen. Urte hartan eta 1992an, Australiako Irekia irabazi zuen, eta 1992an, Estatu Batuetakoa. 1993an, hurrenez hurreneko Australiako hirugarren txapelketa irabazi zuen. 1993an, labankada bat eman zioten partida baten ondoren, eta tenis profesionala alde batera utzita egon zen 1995era arte, zaurietatik sendatu zen arren erasoak ondorio psikologikoak eragin baitzizkion. Lehiaketetara itzuli eta hurrengo urtean, 1996an, laugarrenez lortu zuen garaipena Australiako Irekian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monica Seles |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1973ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Ameriketako Estatu Batuetako tenislariak
- Jugoslaviako tenislariak
- Novisadarrak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak tenisean
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako tenislariak
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoetako tenislariak
- Ameriketako Estatu Batuetako brontzezko dominadun olinpikoak