Monika Etxebarria
Itxura
Monika Etxebarria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arbizu, 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, interpretea eta zuzentzailea |
Monika Etxebarria Ariznabarreta (Arbizu, Nafarroa, 1963) euskal itzultzailea, interpretea eta zuzentzailea da. Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, Nafarroako Gobernuan aritzen da itzultzaile lanetan eta zenbait argitaletxerentzako itzulpenak egiten ditu. EIZIEko bazkidea ere bada.
2010. urtean zinpeko itzultzaile lanetarako izendapena eskuratu zuen bai euskaratik gaztelaniarako eta bai gaztelaniatik euskararako, meritu bidez, lege-, administrazio-eta ekonomia-arloetan itzulpenak edota interpretazio-lanak eginda izateagatik.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzulpenak
- Modiano, Patrick: Dora Bruder (2015). Iruñea, Igela. [fr - eu]
- Fournier, Alain: Meaulnes handia (2012). Donostia, Alberdania, Erein, Igela. [fr-eu]
- Pamuk, Orhan: Elurra (2007). Donostia, Elkar. [tr-eu]
- Kiš, Danilo: Hildakoen entziklopedia (2005). Donostia, Elkar, Alberdania. [sr-eu]
- Sartre, Jean-Paul: Goragalea (2003). Donostia, Alberdania, Elkar. [fr-eu]