Mosa (ibaia)
Mosa[1] (frantsesez: la Meuse; valonieraz: Moûze; nederlanderaz: Maas) mendebaldeko Europako ibaia da. Frantzian jaioa, Belgika eta Herbehereak zeharkatzen ditu. 925 kilometro luze da eta 34.548 kilometro koadroko arroa drainatzen du.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Langresko goi-ordokian du iturburua, Frantzian, eta ondoren hegoaldeko Belgika eta Herbehereak igarotzen ditu. 50 kilometroz Belgika eta Herbehereen arteko muga egiten du, eta ondoren Rhin ibaiaren azken adarrekin biltzen da. Ipar itsasora isurtzen da, 925 kilometro eginik.
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mosaren emaria 1911-1999 bitartean neurtu zen Borgharengo estazioan (Limburg, Herbehereak).[2] Ibaiak 21.300 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 62. Batez besteko emaria 246 m³/s da. Emari handiena urtarrilean du (475,5 m³/s), eta txikiena abuztuan (85,1 m³/s).
Mosaren batez besteko emariak (m³/s) Borgharenen neurtuak
Datuak: 1911-1999 bitartean
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Germaniako Erromatar Inperio Santuko mendebaldeko muga markatu zuen, harik eta Westfaliako Itunaren bitartez (1648), Alsazia eta Lorrena Frantziaren mendera igaro ziren arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/03/23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ Mosa Borgharenen, webworld.unesco.org