Mungialdea
Itxura
Mungialdea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Bakio Jata menditik. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerriak | Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka eta Mungia) |
Herri handiena | Mungia |
Geografia | |
Koordenatuak | |
Azalera | 158,23 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Mungialdea Bizkaiko erdialdean dagoen barrualdeko eskualdea da. Uribe ohiko eskualde handiagoaren zatia da. 9 herrik osatzen dute eta 160 km² inguruko azalera dauka. Gaur egun 26.000 pertsona baino zerbait gehiago bertan bizi dira.
Mungia da herri nagusia eta zonaldeari izena ematen diona.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Kantauri itsasoa, hegoaldean Txorierria, ekialdean Busturialdea eta mendebaldean Uribe Kosta mugakide ditu.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria | Biztanleria (2013) | Lurraldea km² | Alderdi politikoa (2019) | |
---|---|---|---|---|
Arrieta | 545 | 14.5 | EAJ | |
Bakio | 2.628 | 16.78 | EH Bildu | |
Fruiz | 547 | 5.73 | EAJ | |
Gamiz-Fika | 1.348 | 15.5 | EAJ | |
Gatika | 1.611 | 17 | EAJ | |
Laukiz | 1.148 | 8.1 | EAJ | |
Maruri-Jatabe | 948 | 15.8 | EAJ | |
Meñaka | 745 | 12.7 | EH Bildu | |
Mungia | 17.022 | 52.12 | EAJ |
Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Butroe ibaiak Mungialdea zeharkatzen du Plentzian itsasoratu baino lehen. Bestela, Jata (599 m) eskualdeko mendirik altuena da.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdea Bizkaiko txakolinaren ekoizleetakoa da.
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estepan Urkiaga "Lauaxeta" (1905-1937), poeta laukiztarra.
- Telmo Zarraonaindia "Zarra" (1921-2006), futbolari mungiarra.
- Miguel Anjel Lotina (1957-), entrenatzaile meñakarra.
- Ikerne Goikoetxea (1967-), aktore mungiarra.
- Unai Ziarreta- (1970-), Eusko Alkartasunako presidente mungiarra.
- Rafa Rueda- (1972-), abeslari eta gitarra-jole mungiarra.