Muse
Muse musika taldea Melbourneko Big Day Out jaialdian eskeinitako emanaldian zehar, 2010. Ezkerretik eskuinera: Dominic Howard, Matthew Bellamy, Christopher Wolstenholme eta birakidea den Morgan Nicholls. | |
Datuak | |
Jatorria | Teignmouth, Devon Ingalaterra |
Musika mota | rock alternatibo, new prog, space rock, symphonic rock |
Urteak | 1994 - gaur egun arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Warner Bros., Helium 3, Taste, Mushroom eta Dangerous |
Taldekideak | |
Matthew Bellamy Christopher Wolstenholme Dominic Howard | |
Informazio gehigarria | |
http://muse.mu/ | |
Muse (euskaraz "Musa") Ingalaterrako rock alternatibo musika jotzen duen taldea da. 1994an Devon konderriaren hegoaldeko kostaldean dagoen Teignmouth udalerrian sortu zen. Taldekideak Matthew Bellamy, Christopher Wolstenholme eta Dominic Howard dira.
Taldea bere zuzeneko ikuskizun nabarmen eta ikusgarriak gauzatzeagatik ezaguna da (maiz munduko onenen artean sailkatuak direlarik),[1][2] hauetan rock espaziala, rock progresiboa, heavy metala, musika klasikoa eta musika elektronikoa elkar nahasten dituztelarik.[3] Gainera taldearen abestiek Matthew Bellamy abeslaria zaletua den gaiak ere jorratu ohi dituzte, esate baterako, konspirazio orokorra, iraultza, astrofisika, bizi estralurtarra, mamuak, teologia eta apokalipsia.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992–1998: Osaketa eta lehenbiziko urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko hamarkadaren hasieran Muse taldeko kideak Devon konderriko hegoaldeko kostaldean dagoen Teignmouth udalerriko Teignmouth Community College institutuko ikasleak zirela bakoitzak bertako musika talde banatan jo izan zuten, Muse taldearen sorrera Matthew Bellamy musikariak Dominic Howarden talderako gitarrista izateko froga egin eta onartu zutenean hasi zen. Ondoren, Chris Wolstenholmeri - une hartan bateria-jotzailea zen - talde hartako kide izan zedin baxu elektrikoa jotzen ikas zezan eskatu zioten, Wolstenholme ados agertu eta bateria ikastaroak jaso zituen, bitartean Bellamy taldearen abeslari eta konposatzailea bilakatu zen.[4][5] Bellamyk beste musika taldeen cover edo bertsioak moldatu beharrean bere abestuak sortu eta idazteko asmoa iradoki zuenean Gothic Plague musika taldeko jatorrizko kideek taldea utzi zuten.
Bellamy eta Howarden taldearen lehenbiziko izena Gothic Plague ("Izurri Gotikoa"). Fixed Penalty ("Zigor Finkatua") izenera aldatu zuten, eta ondoren Rocket Baby Dolls izenera ("Suziri Panpin Kumeak").[6] 1994an Dolls Rocket Baby izenpean eta goth / glam estiloko irudiz bertako beste musika taldeekin eskualde edo udalerriko lehiaketan lehiatu zen.[7] Taldeak bere jardunean bere musika ekipoa suntsituz lehiaketa irabazi zuen.[8][9] "Protesta bat izango zela suposatu zen, aldarrikapena", esan zuen Bellamyk, "hortaz, irabazi genuenean, erabateko ezustekoa izan zen, izugarria. Hortik aurrera, geure burua serioago hartzen hasi ginen". Lehiaketa hori jazo eta gutxira, hiru taldekieek unibertsitateaz ahaztu, heuren lanak laga, taldeari Muse izena ipini (1994-1995), eta Teignmouth udalerritik aldegitea erabaki zuten.[10]
"Muse" izena ustez Matthew Bellamyren arte irakaslea zenak iradoki otu zien, Samuel Theoun arte irakaslea, honek "Muses" ("Musak") hitza aipatzean. Bellamyk hitza hiztegian topatu eta behin betiko "Muse" ("Musa") izenean gelditu zen. Izena laburra zela eta taldekieek iragarkietako horma-irudietan ongi ikusten zelako ere hautatu zuten.[11] Mark Beaumont kazetari eta musika kritikariak taldearen biografian idaztean aipatzen duenez, taldekideek izen honekin islatu nahi zutena zera zen, "Mattek taldea nolabait "gaiatu" zuenaren zentzua, emozioak beharrezkoak ziren uneetan inspirazioaren izpirituak etorrerazi zitzazkeen bitartekoak".
1998–2000: Aurreneko EPak eta Showbiz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat urtetan zehar zaletu eta jarraitzaileak bereganatuz zihoazelarik, Muse taldeak bere lehenbiziko musika emanaldiak Londres eta Manchester hirietan eskeini zituen. Taldeak Studio Aserraderos disketzeko jabea zen Dennis Smith-ekin Kornuallesko antzinako errota batean bilera izan zuen. Smithek hiru taldekideak umeak zirenetik hazitzen ikusi eta haien gurasoak ere ezagutzen zituen, gainera etorkizunean taldearen managerra izango zen Safta Jaffery-ekin batera ekoiztetxe bat ere bazuen. abía visto a los tres niños crezcan como él sabía que sus padres y tenía una productora junto con su futuro jefe Safta Jaffery.[12]
Bilera honen ondorioz heuren lehenbiziko grabaketa gauzatu eta Sawmills Studio disketxearen Dangerous Records zigilupean Muse (EP) diskoa merkaturatu zuten. Heuren bigarren EP edo grabaketa luzea Muscle Museum EP delakoa izan zen, indie single zerrendan 3. postua lortuz, eta Steve Lamacq irrati-esataria eta NME britainiar musika astekariaren harreta erakarriz.[13] Dennis Smithek taldea Safta Jafferyri aurkeztu zion, azken honek Taste Media disketxea sortu berria zuelarik. Muse taldeak Smith eta Jafferyrekin sinatu eta bere lehenbiziko hiru diskak argitaratu zituen: Showbiz, Origin of Symmetry eta Absolution, hiruak ere Taste Media disketxearen zigilupean.
Heuren bigarren EPak arrakasta izan arren, britainiar konpainiak Muse taldearekin sinatzeko uzkur agertu ziren. New York hiriko Festival CMJ jaialdiaren ondoren, estatubatuar disketxe batek musika taldea Los Angeles hirira froga bat egiteko eraman zituen. Garai hartan Columbia Records disketxeko A&R zigiluko Nanci Walker zuzendariaren eskutik Muse taldea A&R-ko Rick Rubin musika emanaldia edo froga egin zuten. 1998ko abenduaren 24ko bidaia hartan Muse musika taldeak Maverick Records disketxearekin sinatu zuen.[14] Behin Ameriketatik Ingalaterrara itzuli ostean, Taste Media konpainiak taldeari Europa eta Australiako hainbat disketxeen eskeintzak luzatu zizkion, honek musika taldeak herrialde horietan bere ibilbidearen kontrola izan zezan erraztu zion.[15]
John Leckie eta Muscle Museum EPko ekoizlea izan zen Paul Reeve-k Muse taldearen lehenbiziko diska ekoiztu zuten. Diska honek oraindik malenkoniatsua zen taldearen estilo oldarkorra agerian laga zuen. Bertako abestien hitzak gizakien arteko harremanak eta haien jaioterria zen Teignmouth udalerrian bizitzen ezarri ziren uneko zailtasunei buruzkoak izan ziren.
2001–2002: Origin of Symmetry eta Hullabaloo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldearen Origin of Symmetry bigarren diskoaren ekoizpenean, elizako organua, mellotroia eta bateria kit hedatuarekin esperimentatu zuten. Bellamy ahotsean goi-erregistro gehiago egon ziren, bai eta gitarra arpegio gehiago eta pianoa ere sartu zuten. Bellamyk gitarra jotzeko beragan eragina izan duten musikarien artean honako hauek aipatu ohi ditu: Jimi Hendrix eta Tom Morello (azken hau Rage Against the Machine eta Audioslave taldeetako gitarrajolea), azken honen eragina Origin of Symmetry diskako riff oinarria duten abestietan nabarmentzen da, baita Bellamyk bere gitarra solo edo bakarka-saioetan pitch-shifting efektuak maiz erabiltzean ere.[16] The album also features a reworking of Anthony Newley and Leslie Bricusse's "Feeling Good".[17] Bestalde, diskak Anthony Newley eta Leslie Bricusse musikarien Feeling Good abestiaren bertsio bat ere badakar. Gerora abestiaren bertsio hau Erresuma Batuko Virgin Airways telebista iragarki batean erabilia izan zen.[18]
2002an Muse musika taldeak Celine Dion kanadar abeslariari bere aurkako akzio edo neurri legalak hartzeaz mehatsatu zuen, honek bere Las Vegasko ikuskizunari "Muse" izena ipini nahi baitzion, nahiz eta Muse musika taldeak mundu osoan izen horren titularra izateko eskubideen jabea izan. Dionek Muser taldeari eskubide horiek truk 50.000 dolar eskeini zizkion, baina taldekideek eskeintzari uko egin zioten. Ondoren, Bellamyk honakoa aipatu zuen: "Ez diagu horra igo nahi jendeak Celin Dionen laguntza/ordezko taldea garela pentsazen diken bitartean". Azkenean, Dionek bere asmoak bertan behera laga behar izan zituen.[19]
Kritikoek Origin of Symmetry diskoari harrera ona egin zioten; NME aldizkariak diskoari 9/10 nota ipini zion, Roger Morton kritikariak hau esan zuelarik: "Cobain, Kafka, Mahler, The Tiger Lillies, Cronenberg eta Schoenberg-en ikuspegi iluna barne duen oinordetza heuren gain hartu dezakeen halako musika talde gaztea harrigarria da oso, eta disko sexy, populista bat eginez. Baina Musek bere gain eraman du".[20]
Maverick disketxeak disko honekiko Bellamyren ahots estiloarekiko zalantzak zituen (irratirako egoki ez ote zirelakoan) eta Muse taldeko kideek EEBBko merkataratzea baino lehen abesti batzuetan aldaketak egin zitzaten eskatu zien. Taldekideek uko egin eta eta ondorioz Maverick disketxeak Origin of Symmetry diskoa EEBBetan ez argitaratzea erabaki zuen.[21] Azkenik, Muse taldeak Warner Bros. disketxearekin sinatu eta 2005eko irailean diskoa EEBBetan merkaturatu zen..[22]
Bestalde, Musek zuzeneko Hullabaloo izeneko DVD argitaratu zuen, bertan 2001ean Paris hiriko Le Zénith pabilioian jarraieko bi gauez eskeinitako bi kontzertuen zuzeneko grabazioak agertzen dira. Une berean, Hullabaloo Soundtrack izeneko disko bikoitza ere argitaratu zuten, B aldeen bilduma eta Le Zénith pabiloiko ikuskizunean grabatutako ekitaldiez osatua. A-alde bikoitzeko single bat ere merkaturatu zuten, honetan Dead Star/In Your World abesti berriak ezagutzera eman zituztelarik.
2003–2005: Absolution
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an Absolution diskoa argitaratu zuten (Rich Costey, Reeve Paul eta John Cornfield-ek ekoiztua) eta estreinatu bezain azkar Erresuma Batuko une hartako disko zerrendako lehen postuan kokatu zen.[23] Disko honetako Time Is Running Out abestia herrialde hartako top ten hit edo hamar abestien artean ipini zen, aldiz Hysteria, Sing for Absolution eta Butterflies and Hurricanes abestiak hogei abesti entzunenen artean.
Ondoren Muse taldeak disko berriaren auzkezpen bida bat burutu zuen, hau urte osoz luzatu zen, bertan Australia, Zeelanda Berria, Estatu Batuak, Kanada eta Frantzian barna ibili zirelarik. Bienbitartean, musika taldeak sei single merkaturatu zituen (haietako bat karitatea egiteko asmoz) Time Is Running Out, Hysteria, Sing for Absolution, Stockholm Syndrome, Butterflies and Hurricanes eta Apocalypse Please. 2004ko EEBBko bira gaizki hasi zuten, Atlanta hirian ospatutako biraren inaugurazio ekitaldian Bellamy abeslariak min hartu baitzuen.[24] Halere, abeslariari jostura puntu batzuk eman eta handik bi egunetara bira berrekin zuten.
2004ko ekainean taldeak Glastonburyko Jaialdian ere jo zuen. Jaialdiaren ondoren, taldekideek ekitaldi hura "geure bizitako kontzertu onena" gisa deskribatu zuten.[25][26] Dominic Howard bateriajolearen aita, William Howard, bere semearen taldea ikusteko jaialdi hartara bertaratu eta amaitu bezain azkar bihotzeko baten ondorioz hil zen. Bellamyren hitzetan "Eszenatokitik kanpo izan dugun gertakizun ikaragarriena izan zen". "Kontzertua bukatu eta bere aita hil izana ia subrealista izan zen. Sinestezina. Aste oso batez Howardi babesa ematen saiatuko ginen. Behinik-behin bere aitak gure ekitaldi onenean ikusi izanak kontsolatu zuen". Muse taldeak birarekin jarraitu zuen. MTV Europako sariak irabazi zituzten, "Artista Alternatibo Onena" eta "Zuzeneko Ekitaldi Onenaren" Q Saria barne. Muse taldeak Brit Sarietako "Britainiar Zuzeneko Ekitaldi Onenaren" saileko saria ere bereganatu zuten.[27] 2005ko uztailean Muse taldeak Parisen Live 8 kontzertuan parte hartu zuen.[28]
2003an taldeak Nestlé enpresaren aurka auzia izan zuen, enpresa horrek bere iragarkietan eta taldeari galde egin gabe "Feeling Good" singlearen azala erabili baitzuen. Taldeak auzia irabazi eta dirua Oxfam gobernuz kanpoko erakunde eman zion. Ekintza hura bultzatu zuen partaide nagusia Christopher Wolstenholme baxujolea izan zen, garai hartan bere hirugarren semea izan eta Nestlé enpresak herrialde garatuetako amen artean burutzen ari zen esne-hautsaren sustapenarekin oso kritikoa baitzen.[29]
2005eko apirilean Muse taldearen musikarik ez duen Manic Depression izeneko taldearen DVDko biografria eofizial eta ezbaimenduaren arabera taldeak ez omen zuen priektua bultzatu edo babestu.[30]
Jada 2005eko abenduaren 12an Tour Absolution izeneko DVD ofizial bat argitaratu zen. Honek 2004an Glastonburyko Jaialdian eskeinitako emanaldiaren berrargitarate eta bermasteriazioa zekarren, bai eta Londresko Earls Court antzokia eta Wembley Arena estadioa nahiz Los Angelesko Wiltern antzokian eskeinitako emanaldietako ikusi gabeko irudiak ere. Bestalde, Wembley Arenan eskeinitako Endlessly eta Thoughts of a Dying Atheist abestiak DVDaren ezkutuko pista gisa zituen. DVDan agertu ez zen Absolution diskoko zuzeneko abesti bakarra "Falling Away With You" izan zen.
2006–2008: Black Holes and Revelations eta HAARP
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009–2011: The Resistance
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011–gaur egun arte: The 2nd Law
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soinuaren garatzea urteetan zehar
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika metodoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muse musika taldearen lehenbiziko abestien gaiak introspektiboak izan ohi ziren: giza harremanak, lerrokatze soziala eta heuren gaztaroko bizilekua zen Teignmouth udalerrian beren lekua topatzeko zituzten zailtasunak, berez hiru kideak haurrak zirelarik Ingalaterrako beste udalerri batzuetan jaio eta haurrak zirelarik lekualdatu baitziren. Halere, taldearen bilakaera aurrera zihoan heinean, haren abestiak ere kontzeptu handizalegoak ere ukitu dituzte, asibidez, Origin of Symmetry diskoan teknologienganako beldurra jorratu zuten. Absolution diskoan apokalipsiaz eta Black Holes and Revelations diskoan gerra hondamendiaz mintzatu ziren. Resistence diskoan mundu orden berria eta mundu mailako iraultzaren inguruko hitzak daude.
Muse taldearen hitzetan eragina izan duten liburuak honako hauek dira: 1984 (George Orwell),[31] Brainwashing: The Science of Thought Control (Kathleen Taylor), Confessions of an Economic Hitman (John Perkins),[32] Hiperespazioa (Michio Kaku)[33] eta The 12th Planet (Zecharia Sitchin).[34] Gainera musika taldeak XIX. mendeko Henry George estatubatuar politika teorialariaren eragina ere izan du.[35]
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldekide ofizialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Matthew Bellamy – ahotsa, gitarra elektrikoa, teklatua, piano, sintetizadorea (1994–gaur egun arte)
- Christopher Wolstenholme – baxu elektrikoa, bigarren ahotsa, harmonika (1994–gaur egun arte)
- Dominic Howard – bateria, perkusioa, sintetizadorea (1994–gaur egun arte)
Biretako taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Morgan Nicholls – teklatuak, sintetizadoreak, perkusioa, bigarren ahotsa (2004, 2006–gaur egun arte)
- Dan "The Trumpet Man" Newell – tronpeta (2006–2008)
- Alessandro Cortini – teklatuak, sintetizadorea (2009, ordezkoa)
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Showbiz - 1999ko irailaren 28a
- Origin of Symmetry - 2001eko ekainaren 18a
- Absolution - 2003ko irailaren 29a
- Black Holes and Revelations- 2006ko uztailaren 3a
- The Resistance - 2009ko irailaren 14a
- The 2nd Law - 2012ko urriaren 2a
- Drones - 2015
- Simulation Theory - 2018
- Will of the People - 2022
Abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Best live band find their Muse at new Wembley. This is London (Ingelesez)
- ↑ Muse the best live band in the world. Time Out Sydney (Ingelesez)
- ↑ Muse > Biography. allmusic. Heather Phares (Ingelesez)
- ↑ Peter Buckley The rough guide to rock. Rough Guides, 2003 (Ingelesez)
- ↑ International who's who in popular music, Volume 4 p.37. Routledge, 2002 (Ingelesez)
- ↑ Defiant Muse take centre stage. Bishop, Tom. 2005eko otsailaren 11a. BBC News (Ingelesez)
- ↑ Muse playing Battle of the Bands 1994 – Pt. 4. YouTube. 2009ko apirilaren 15a. (Ingelesez)
- ↑ muse: biography. microcuts.net (Ingelesez)
- ↑ Muse. Kerrang!. 1999 (Ingelesez)
- ↑ Muse Biography. Artists. Taste Music. 2002ko abenduaren 8a. (Ingelesez)
- ↑ Biography – Muse Wiki: Supermassive wiki for the band Muse. Muse Wiki (Ingelesez)
- ↑ Interview with Safta Jaffery, manager for Muse. HitQuarters |accessdate=3 September 2010 (Ingelesez)
- ↑ Muse – Fuse.tv. Wiki.fuse.tv. (Ingelesez)
- ↑ Muse biography. ticketmaster.ie (Ingelesez)
- ↑ Billboard 28 August ust 1999 (Ingelesez)
- ↑ Muse's Matt Bellamy Talks. Ultimate-Guitar.com (possibly reprinted from Total Guitar (UK Magazine)). 2003ko abenduaren 25a. (Ingelesez)
- ↑ NME article. NME. 2003.
- ↑ Virgin Atlantic sexiest air hostesses in James Bond parody. YouTube. 2011ko ekainaren 21a. (Ingelesez)
- ↑ Band muses on Dion name victory. BBC News. 2002ko urriaren 18a. (Ingelesez)
- ↑ Origin of Symmetry – Review. Roger Morton. NME. 2008ko maiatzaren 4a. (Ingelesez)
- ↑ SPIN Sep 2009. 2010eko azaroaren 20a. (Ingelesez)
- ↑ CMJ New Music Monthly 2003. 2010eko azaroaren 20a. (Ingelesez)
- ↑ Lily Allen, Muse Soar To No. 1 On U.K. Charts. Billboard.com (Ingelesez)
- ↑ Muse singer hurt during US show. BBC News. 2004ko apirilaren 14 (Ingelesez)
- ↑ MTV. TV artist of the week. 2004ko ekaina. (Ingelesez)
- ↑ Muse: Road To Wembley Part 4 – Glastonbury, triumph and tragedy. NME, UK. 2007ko ekainaren 14a. (Ingelesez)
- ↑ International Who's Who in Popular Music 2008 561. orr. Taylor and Francis, 2008
- ↑ LIVE 8 Concerts – Live 8. Live8live.com. 2005ko uztailaren 2a. (Ingelesez)
- ↑ State 3 April 2008 – Muse: A Short History of Everything – Muse Wiki: Supermassive wiki for the band Muse. Muse Wiki. 2010eko irailaren 3a.[Betiko hautsitako esteka] (Ingelesez)
- ↑ Manic depression. Amazon.com. 2008ko apirilaren 2a. (Ingelesez)
- ↑ New Muse album 'inspired' by 1984 BBC. 2011ko azaroaren 8a. (Ingelesez)
- ↑ Interview with Matthew Bellamy (Ingelesez)
- ↑ The Making of Origin of Symmetry. Xfm. 2011ko azaroaren 8a. (Ingelesez)
- ↑ Muse: The band who fell to earth The Independent. 2011ko azaroaren 8a. (Ingelesez)
- ↑ Muse return with new album The Resistance "Sure, he has already launched into a passionate soliloquy about Geoism (the land-tax movement inspired by the 19th-century political economist Henry George)". (Ingelesez)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Muse taldearen webgune ofiziala (Ingelesez)