Edukira joan

Naďa Hynková Dingová

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naďa Hynková Dingová
Bizitza
Jaiotza1975eko otsailaren 16a
Herrialdea Txekia
Heriotza2024ko maiatzaren 27a (49 urte)
Heriotza modua: colon cancer (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Theatre, Janáček Performing Arts Academy (en) Itzuli
Masaryk University Faculty of Education (en) Itzuli
Arte Fakultatea
Hizkuntzaktxekiera
eslovakiera
Czech Sign Language (en) Itzuli
British Sign Language (en) Itzuli
gestunoa
Jarduerak
Jarduerakinterpretea, hizlaria eta unibertsitateko irakaslea

Naďa Hynková Dingová, jaiotzez Naďa Dingová, (1975eko otsailaren 16a2024ko maiatzaren 28a[1]) keinu hizkuntzako interprete txekiarra izan zen.

Naďa Dingová 1975eko otsailaren 16an jaio zen. Brnoko Janáček akademiako antzerki fakultatean eta Masaryk unibertsitateko pedagogia fakultatean ikasi zuen[2]. 1997an keinu hizkuntza interpretatzen hasi zen[3]. 2001etik 2005era, Txekiako Keinu Hizkuntzako Interpreteen Ganberako presidenteordea izan zen, eta 2006tik 2011ra presidentea[2]. 2007an epaitegietako interprete gisa lan egiten hasi zen[3]. Antzerki emanaldiak eta musika kontzertuak ere interpretatu zituen keinu hizkuntzan[4], eta 2020tik txekiar telebistako albisteak ere bai[5].

2011n filologiako doktoretza lortu zuen Pragako Unibertsitate Karolinoan[2].

2013an Libor Hynekekin ezkondu zen[4]. Seme bat izan zuten, Mikoláš[6].

2022ko abuztuan koloneko minbizia diagnostikatu zioten, eta 2024ko maiatzean hil zen[7][8].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Txekieraz) «Zemřela tlumočnice zpráv do znakové řeči Naďa Hynková Dingová» iDNES.cz 2024-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  2. a b c (Txekieraz) «Naďa Hynková Dingová» Ústav bohemistiky pro cizince a komunikace neslyšících (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  3. a b (Txekieraz) «Naďa Hynková Dingová» Asociace konferenčních tlumočníků (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  4. a b (Txekieraz) «Známá tlumočnice řekla svému muži „ANO“» Tiché zprávy 2013-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  5. (Txekieraz) «Naďa Hynková Dingová» Tiché zprávy 2021-03-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  6. (Txekieraz) Říhová, Klára. «Naďa Hynková Dingová: Český znakový jazyk je krásný» Novinky.cz 2021-02-25 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  7. (Txekieraz) «Zemřela tlumočnice ze zpráv Naďa Hynková Dingová (†49): Nákladná léčba nepomohla!» Blesk.cz 2024-05-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  8. (Txekieraz) «Zprávy v českém znakovém jazyce. 29. května» Česká televize 2024-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]