Nafar zaldi
Nafar zaldia † | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Euskal Herria Okzitania |
Sinonimoak | Navarrin |
Nafar zaldia, (frantsesez: Navarin, Navarrois, Tarbais, Tarbésan edo Bigourdin deitua), Nafarroako zaldietan[1], seguraski nafar behokan edota pottokan, jatorria izan zuen eta egun desagertutako zaldi arraza bat izan zen.
Nafar zaldiak beraien ezaugarri zein tamainagatik, zaldi tamaina duten arrazen sailkapen taldean sartzen ziren.
Bertako zaldi hauek kanpoko hainbat zaldi arrazekin, bereziki arabiar zaldiekin, gurutzatu zituzten mendetan arraza osatzen joateko. Arrazaren hedapena gehienbat Okzitaniako hego mendebaldea izan zen, Pirinioetako mendilerro azpiko ordeketan, Nafarroako Erresumaren Pirinioz iparraldeko lurretan barne. Hala ere arrazaren jatorria, Bearnon eta Nafarroa Beheran zein Bigorran kokatzen da.
Arraza ospe handiko zela zaldia izan zen Erdi Aroan eta Pizkundean. Baita XVIII. mendean ere. Zaldi txiki, gogor eta zaildu hau, bizi eta liraina, zaditeria arinerako oso erabilia izan zen. Gerra zaldi moduan ospetsu bilakatu zen Frantses armadaren aldetik. Era berean zaldi hauek zaldiketa klasikorako estimatuak izan dira esanekoak eta dotoreak zirelako.
Napoleon Bonaparteren armadak erruz erabiliako zaldiak izan ziren, eta orduan hasi ziren gurutzaketa masiboak lehen arabiar zaldiekin eta gero, 1833.en urtetik aurrera arraza garbiko ingeles zaldiekin abere hauen tamaina "hobetzeko". Soikik zalditeriaren beharrei begira eta arraza mantentzeko inolako asmorik gabe.
Gauzak horrela nafar zaldia izaeraz eta itxuraz aldatzen joan zen. Bereziki Tarbako zalditegien bultzadaz egin ziren aldaketa hauek berriro arabiar zaldiak zein ingeles zaldiak erabiliz zooteknia egitasmo zehatz bat jarraituz. Egitasmoa 1852. urtean amaitutzat eman zuten.
Era horretan nafar zaldiaren arraza apurka desagertuz joan zen XIX. mendean zehar. Azken finean, gurutzaketak arraza erabat eraldatzen joan ziren eta 1850. urtea arrazaren amaieratzat har daiteke. Orduan Tarbako zalditegiko abereak arraza garbiko ingeles zaldiek erabat ordeztu zituzten.
Arrazaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafar zaldia Tarbako ordekaren produktu naturala dela esan da[2]. Bere jatorria, zalantzarik gabe, Nafarroan kokatzen da[1]. Bere ezaugarri on eta txarrak bertako eguraldi eta inguru naturaletik atera ziren. Baita bere jatorrian dauden zaldi arrazengatik. Bertakoak (Nafar behoka eta pottokak) zein arabiar zaldiak.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaldia Euskal kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertako zaldiek eragin handia izan dute Euskal Herriko kulturan. Labar artetik hasita, irudigintzan edo mitologian.
- Zaldia euskal mitologian
- Zaldiko
- Zamalzain
- Zaldi proba
- Zaldiko (Lantzeko inauteria)
- Zaldiko-maldiko
- Ekain (leizea)