Edukira joan

Nafarroako Liburutegia

Koordenatuak: 42°48′33″N 1°40′31″W / 42.809303°N 1.6752°W / 42.809303; -1.6752
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafarroako Liburutegia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°48′33″N 1°40′31″W / 42.809303°N 1.6752°W / 42.809303; -1.6752
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1940
Arkitektura
Kontaktua
HelbideaPaseo de Antonio Pérez Goyena, 3
E-postamailto:bibliotecadenavarra@navarra.es
Telefonoatel:+34-948-33-20-74
Webgune ofiziala

Nafarroako Liburutegia Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen liburutegi bat da. Mendebaldea auzoko Antonio Pérez Goiena pasealekuaren 3. zenbakian dago, Nafarroako Filmoteka eta Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioaren alboan. Gaur egungo eraikina 2011ko martxoan inauguratu zen. Nafarroako Gobernuak kudeatzen du eta 32/2002 Foru Legearen arabera erregulatzen den nafar liburutegi sarearen barnean dago. Nafarroako Foru Erkidegoaren bilbiografia ondarea gordetzearen ardura du eta Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko egoitza nagusia edo liburutegi zentrala da.

Liburutegi Publiko gisa, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistema ren bidez automatizatutako gainontzeko nafar liburutegi publikoekin liburuak, bildumak, irakurleak eta zerbitzuak elkarbanatzen ditu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]