Natibo digital
Natibo digitala ala homo sapiens sapiens digitala delakoa, 1995tik gaur egun arte jaiotako pertsonek jasotzen duten izendapena da, jada nahiko garatutako teknologia jende askoren eskura bazegoen garaian. Bestalde, inmigrante digitala izendapenaz, 1940-1995 artean jaio direnak izendatzen dira, orokorrean aldaketa teknologiko prozesuaren ikusle eta aktore pribilejiatuak izan baidira.
Jatorria eta definizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Digital natives" Marc Prenskyk sortutako kontzeptua da.[1] "Agintearen eta kontrolaren heriotza" izeneko saiakera batean azaldu zuen. Bertan, natibo digitalak Internetekin jaio eta hazi diren pertsonekin identifikatzen zituen, aldi berean etorkin digitalengandik (digital immigrants) bereizten zituelarik, hots, Internetik gabe sortu eta hazita, IKTetara beranduago iritsitako pertsonak. [2]
1978 aldera teknologia digitalaren bilakaera indartsu bati ekin zitzaion, hortaz, 1979 ondoren jaiotakoek ordenagailuak eta telefono mugikorrak eskuragarri izan zituztela onartzen da (bai etxebizitzetan, bai ikasgela bai bideo-joko aretoetan); hortaz natibo digitaltzat har daitezke. Honen adibide, aldez aurretik erabili gabeko mugikor, tablet eta ordenagailu modelo ezberdin edo berriak nahiko ongi maneiatzeko gai izatea, jada teknologia digitalaren erabilpenera ohituak baitaude.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prenskyren ustez XXI. mendeko ikasleengan eten handia gertatu da, eta "berezitasun" bat da; zalantzarik gabe, XX. mendeko azken hamarkadetan teknologia digitala azkar eta etengabe hedatu izanak eragindako etena. Ikasleek modu erabat ezberdinez pentsatzen eta prozesatzen dute informazioa, aurrekoek ez bezala. Gainera, ez da ohitura koiuntural bat, baizik eta denboran luzatuko dena, eta ez da etengo, areagotuko baizik; beraz, haiek duten teknologia erabiltzeko eta erabiltzeko trebetasuna, irakasle eta hezitzaileena baino handiagoa da.[3]
Aro digitalean jaio ziren eta teknologien erabiltzaile iraunkorrak dira. Bere ezaugarri nagusia, zalantzarik gabe, bere teknofilia da. Teknologia digitalekin zerikusia duen guztiarekiko erakarpena sentitzen dute. Azkar xurgatzen dute irudi eta bideoen multimedia-informazioa, testua balitz bezala edo hobeto; aldi berean kontsumitzen dituzte hainbat iturritako datuak; berehalako erantzunen zain daude; etengabe komunikatuta egoten dira eta beren edukiak ere sortzen dituzte.[2]
Natibo digitalaren mitoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bizitza osoan zehar inguruan teknologia, gailu digital eta Internet eduki izanak, gazteen prestakuntza maila altutzat hartzeko joera izan da bai familia, bai hezkuntza-eremuan; eta natibo digitalek abantaila zutela uste izanaren ondorioz, ez dira kontzienteki landu hainbat gaitasun. Ikerketek, ordea, erakusten dute gaur egungo gazteek ez dutela halako trebetasun teknikorik garatu berez, gehienak Instagram, Snapchat edo YouTube bezalako sare sozialak erabiltzera eta musika edo filmak deskargatzeko programak erabiltzera mugatzen baitira. Bikain menderatzen duten zirkulu horretatik kanpo, muga ugari eta formazio eza erakusten dutela.[4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Prensky, creador del término 'nativo digital': "Nuestros hijos no tienen que ser lo que sus padres quieren"» ELMUNDO 2017-02-28 (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ a b Felipe García, Javier Portillo,, Jesús Romo, Manuel Benito. «(PDF) Nativos digitales y modelos de aprendizaje.» ResearchGate (UPV-EHU) (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ Prensky, Marc. Nativos e inmigrantes digitales.Cuadernos SEK 2.0, 2010-
- ↑ Los nativos digitales no existen : cómo educar a tus hijos para un mundo digital. Deusto 2017 ISBN 978-84-234-2659-1. PMC 979829169. (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Dans, Enrique. Los nativos digitales no existen. (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Susi Rodríguez, Natibo edo analfabeto digitalak? (EDIKeus)
- [10 minututan] Natibo digitalen belaunaldia eta alfabetizazio mediatikoa. (Podcast, 2019)