Nazioarteko erakunde
Nazioarteko erakundea nazioarte mailan funtzionatzen duen erakundea da. Bi motatako nazioarteko erakunde dago: Gobernuen arteko erakundeak, non bazkideak estatu burujabeak diren eta Gobernuz Kanpoko erakundeak, non bazkideak erakunde pribatuak diren. Orokorki, nazioarteko erakundetaz mintzatzen garenean gobernuen arteko erakundetaz ari gara.
Lege ikuspuntu batetik, nazioarteko erakunde batek itun baten inguruan sortzen dira, horren bidez onarpen legala onartzen zaie. Nazioarteko erakundeak nazioarteko legeak bete behar dituzte, beraien arteko hitzarmenak lortzeko aukera dute baita beste estatuekin. Nazioarteko erakundeak, legearen arabera G8 edota G77 motatako estatuen arteko harremanetatik bereizten dira, zeren erakunde horien sorreran ez baitago itun edo hitzarmen formalik. Hala ta guztiz ere, ikuspuntu legaletik at, hauek ere nazioarteko erakundetzat jotzen dira. Batzuetan, nazioarteko erakunde bat, sinatutako itunaren izena hartzen du (adibidez Ipar Amerikako Merkataritza Askearen Akordioa).