Edukira joan

Newbattleko abadia

Koordenatuak: 55°53′31″N 3°04′00″W / 55.891926°N 3.066789°W / 55.891926; -3.066789
Wikipedia, Entziklopedia askea
Newbattleko abadia
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMidlothian
Koordenatuak55°53′31″N 3°04′00″W / 55.891926°N 3.066789°W / 55.891926; -3.066789
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

Newbattleko abadia (ingelesez: Newbattle Abbey) Eskoziako Newbattle herrixkako abadia zistertar historikoa da. Dalkeith herritik 2 kilometrotara dago eta Edinburgh hiriburutik 13 kilometro hego-ekialdera. A mailako eraikina izendaturik dago.

Melrose abadiako monjeek sortu zuten 1140an David I.a Eskoziakoak bultzatuta. Abadiak berehala hartu zuen sona eta bertako apaiz ugari bihurtu ziren apezpiku. Ikatz meategiak ustiatzeko baimena jaso zuen eta 1526an itsas-portua eraikitzeko baimena ere lortu zuen. Ingalaterrako armadak 1385ean eta berriz 1544an su eman zion abadiari.

1560ko Eskoziako Erlijio Erreformaren ondoren erlijio izaera galdu zuen eta egoitza bihurtu. 1596an Marr Kerr komendatorea Newbattleko Lord bihurtu zen eta 1606an Lothiango konde. Hurrengo mendeetan hainbat eraldaketa izan zituen. 1870an Thomas Bonnar arkitektuak marrazketa gela dekoratu zuen eta Eskoziako gela ikusgarrienetakoa kontsideraturik dago. Garai hortakoa da kapera ere, XVI mendeko iturri baten inguruan eraikitakoa.

Lothiango markesen egoitza izaten jarraitu zuen baina Philip Kerr Lothiango XI markesak 1937an eskola bihurtu zuen, batez ere ikastera itzuli nahi zuten helduen eskola.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]