Ohio (ibaia)
Itxura
Ohio (ingelesez oʊˈhaɪoʊ ahoskatua) Estatu Batuetako ibaia da, Mississippi ibaiaren ekialdeko adar nagusia. 1.579 kmko luzera eta 490.601 km²ko arroa ditu. Pittsburghen (Pennsylvania) du sorrera, Allegheny eta Monongahela ibaien elkargunean, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera luzatzen da gero eta Cincinnati eta Louisville hirietatik igarotzen da. Cairo hirian (Illinois estatuan) elkartzen da Mississippi ibaiarekin. 1929an egin zen ubideari esker ontziz ibil daiteke Cairo hiritik Pittsburgh bitartean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/09/02 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |