Peñota
Peñota Santurtziko (Bizkaia) auzoa da. San Juan de Dios auzuneak, Peñota urbanizazioak eta inguruek osatzen dute. Portugaleterekin dauka muga, eta hain zuzen ere, udalerri biak lotzen dituen Peñota etorbidea hemen hasten da.
Izena Portugaleterekin ere lotu ohi da, gutxiagotan.
Izena ("harri edo haitz handia") kostaldean zegoen haitz bati zor dio, azken hau kostaldea "El Relleno" izeneko pasealekua eta igerilekuak egitean urruntzean desagertu den arren.
XIX mendera arte, auzoa Portugaleteri zegokion, baina Santurtziren erdialdetik hurbilago egotearren honi abildu zitzaion.
Gaur egun ez dago banaketa fisikorik udalerri bien artean, izan ere, eraikin batzuk udalerri bietan daude, EHUko Nautika Eskola, Renfe Aldirikoen Peñotako geltokia edota hainbat etxebizitza (Kateak eraikina, adibidez) bezala.
Inguruan San Juan de Dios ospitalea eta gaur hotela den Oriol jauregia daude.
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aparkalekuak
- Autobus geltokiak
- EHUko Nautika eskola
- Renfe Aldirikoen geltokia
- San Juan de Dios ospitalea
- Udal kiroldegia
Kale nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Murrieta etorbidea (Santurtzin)
- Abaro etorbidea (Murrieta etorbidearen luzapena, Portugaleten)
- San Juan de Dios kalea (Santurtzin)
- Reina Victoria pasealekua (Santurtzin)
- María Díaz de Haro kalea (Reina Victoria pasealekuaren luzapena, Portugaleten)
- Peñota etorbidea (Santurtzi-Portugaleten)
- Herribitarte kalea (Santurtzin)
Garraiobideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peñotako auzoa Bizkaibus eta Renfe Aldirikoak zerbitzuez estalita dago, eta 2009. urteaz geroztik, Bilboko metroak ere Peñotan badu geltokia, izen berarekin, Portugalete-Buena Vista inguruan kokaturikoa.
Bilboko metroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Peñotako geltokia, 2. Linean.
Renfe Aldiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Peñotako geltokia, C-1 Linean.
Bizkaibus
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A2315 Santurtzi - UPV/EHU
- A3115 Bilbo - Santurtzi
- A3135 Sestao - Kabiezes
- A3142 Santurtzi - Barakaldo - Retuerto-Kareaga
- A3321 Portugalete - Ondarra hondartza - Muskiz
- A3332 Trapagaran - Santurtzi
- A3333 Gallarta - Santurtzi
- A3335 Muskiz - Sestao