Percy Adlon
Percy Adlon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paul Rudolf Parsifal Adlon |
Jaiotza | Munich, 1935eko ekainaren 1a |
Herrialdea | Alemania |
Bizilekua | Q21039775 Munich Pacific Palisades |
Heriotza | Los Angeles, 2024ko martxoaren 10a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Alter Domfriedhof der St.-Hedwigs-Gemeinde (en) |
Familia | |
Aita | Rudolf Laubenthal |
Ama | Susanne Adlon-Meyerhöfer |
Ezkontidea(k) | Eleonore Adlon (en) (1960 - 2024ko martxoaren 10a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, telebista-ekoizlea, dokumentalista eta zinema gidoilaria |
Jasotako sariak | |
percyadlon.com | |
|
Percy Adlon (Munich, 1935eko ekainaren 1a – Pacific Palisades, 2024ko martxoaren 10a) alemaniar zinema-zuzendari, gidoigile eta ekoizlea izan zen.
Filologia alemana, artea eta antzerkia ikasi zituen. Irratian hasi zen lanean, kultura eta literaturari buruzko programak eginez. 1970. urtean dokumentalista gisa sartu zen telebistan eta arte-gaietan espezializatu zen. Gero bere produkzio-etxea sortu zuen (Pelemele Film) eta fikziozko zinema egiten hasi zen. Bere lehen film luzeak (Celeste, 1981) Marcel Proustek sortutako munduari buruzko oso ikuspegi berezia ematen du, objektuen, espazio hutsen, sentimenduen, isiltasunen eta bakardadeen bidez eratuz narrazioa. Sugarbabyn (1984) oso istorio sinplea eratu zuen bere musa Marianne Sägebrechetentzat: emakume lodi bakarti bat da, metroko bidaietan xarmatu duen ahotsaren bila ateratzen dena. Gero Estatu Batuetara jo zuen eta bertan Out of Rosenheim edo Bagdad Café (1987) idatzi, zuzendu eta ekoiztu zuen: bizimodua, harremanak ulertzeko bi modu kontrajartzen ditu filmak, giro magiko baten kaosa, eta berriro ere, bakardadea inguru galdu batean. Erabili eta bota egiten duen munduaren aurkako satira egin zuen hurrena Rosalie erosketetara doa (1988) filmean, Estatu Batuetan bizi den emakume alemaniar baten istorio kontatuz. 1990eko hamarkadaren hasieran eremu are bakartiagoa bilatu zuen, eta Alaskara joan zen Salmonberries (1991) filmatzera; beren bakardadea betetzeko beharra duten bi emakumeen elkartzea da, besteen antzera, film honetan ere gaia.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mahler auf der Couch (2010)
- Orbela's People (2007)
- Koenigs Kugel (2001)
- Hawaiian Gardens (2001)
- Eat Your Heart Out (2000, ekoizlea)
- Die Straußkiste (1999)
- In der glanzvollen Welt des Hotel Adlon (1996)
- Younger and Younger (1993)
- Salmonberries (1991)
- Red Hot and Blue (1990)
- Rosalie Goes Shopping (1989)
- Babycakes (1989)
- Out of Rosenheim (1987)
- Herschel und die Musik der Sterne (1986)
- Zuckerbaby (1985)
- Die Schaukel (1983)
- Fünf letzte Tage (1982)
- Céleste (1981)
- Herr Kischott (1980)
- Der Vormund und sein Dichter (1978)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.