Pietro Germi
Pietro Germi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Genova, 1914ko irailaren 14a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1914ko irailaren 14a - 1946ko ekainaren 13a) Italia (1946ko ekainaren 13a - 1974ko abenduaren 5a) |
Heriotza | Erroma, 1974ko abenduaren 5a (60 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: hepatitisa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Experimental Centre of Cinematography (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea, zinema ekoizlea, gidoilaria eta errealizadorea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Pietro Germi (Genova, 1914ko irailaren 14a - Erroma, 1974ko abenduaren 5a) italiar zinema zuzendari, idazle, aktore eta ekoizlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromako Centro Sperimentale di Cinematografiako ikaslea izan zen , eta ondoren Alessandro Blasettiren laguntzaile gisa hasi zuen bere ibilbidea. Bere lehen filmak neorrealismoak markatu zituen. Bereziki sentikorrak izan ziren Italia astintzen zuten arazo sozial eta ekonomikoekiko, nazio bateratzetik gerraostera arte. Il brigante di Tacca del Lupoek Risorgimento garaiko Basilikatako brigandajea deskribatzen du, Au nom de la loi zuhurtziaz Siziliako mafia gogora ekartzen du, Il cammino della speranzan Siziliako adingabeen egoera eta Il ferrovierek treneko langileen bizitza eta alkoholismoa lan munduan. Germi pixkanaka melodrama sozialaren erregistroa uzten hasi zen tonu umoretsu, grotesko eta satiriko baterantz joateko. Aktore gisa, polizia inspektorearen pertsonaia bikaina antzezten zuen, oinazetua eta zorrotza, 1959an berak zuzendutako Un maledetto imbroglio filmean, Claudia Cardinale oso gaztearekin.
Ospea lortu zuen Divorzio all'italiana filmari esker, satira eta umore iluna uztartzen dituen ohituren komedia. Oscar sarietarako hiru izendapen bildu zituen eta jatorrizko gidoi onenaren garaikurra lortu zuen. Germiren filma italiar erako komediaren lehen adibideetako bat da, Luigi Comencini eta Dino Risi- k bereziki landuko dutena. Germik ere ildo beretik jarraitu zuen 1960ko eta 1970eko hamarkadetako italiar gizartearen pintura korrosiboa osatzen duten komedia sorta sinatuz. ( Sedotta e abbandonata, Signore & signori, etab. ).
1972an, Germik Alfredo, Alfredo, bere azken filma egin zuen, Dustin Hoffman eta Stefania Sandrelli aktoreekin osatutako komedia. 60 urte zituela, hil zen 1974ko abenduaren 5a. Hil baino lehen, Amici miei filmaren gidoia idatzi zuen, filma berak zuzentzeko asmoarekin. Osasunaren gainbehera ikusita, gidoia bere lagun Mario Monicelliren esku utziko duta berak sinatuko du produkzioa.
Filmografia partziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1946:Il testimone
- 1947: Gioventù perduta
- 1949: In nome della legge
- 1950: Il cammino della speranza
- 1951: Il brigante di Tacca del Lupo
- 1951: La città si difende
- 1952: La presidentessa
- 1953: Gelosia
- 1954: Amori di mezzo secolo
- 1956: Il ferroviere
- 1958: L'uomo di paglia
- 1959: Un maledetto imbroglio
- 1961: Divorzio all'italiana
- 1964: Sedotta e abbandonata
- 1966: Signore e signori
- 1966: L'immorale
- 1968: Serafino
- 1970: Le castagne sono buone
- 1972: Alfredo, Alfredo
Gidoilaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1943: Gli ultimi filibustieri, Marco Elter
- 1949: In nome della legge
- 1950: Il cammino della speranza
- 1951: Il brigante di Tacca del Lupo
- 1951: La città si difende
- 1956: Il ferroviere
- 1959: Un maledetto imbroglio
- 1961: Divorzio all'italiana
- 1966: Signore e signori
- 1972: Alfredo, Alfredo
- 1975: Amici miei
Aktorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1956: Le Disque rouge Il ferroviere : Andrea Marcocci
- 1958: L'uomo di paglia: Andrea
- 1959: Un maledetto imbroglio
- 1960: Il rossetto: Fioresi komisarioa
- 1961: Il sicario, Damiano Damiani
- 1961: La viaccia, Mauro Bolognini: Stefano
Ekoizlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1966: Signore e signori
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1963: Divorzio all'italiana jatorrizko gidoi onenaren Oscar saria
- 1963: Divorzio all'italiana zuzendari onenaren Oscar sarietarako izendapena
- 1962: Divorzio all'italiana komedia onenaren saria
- 1966: Signore e signori Urrezko Palma ( Claude Lelouch-en Un homme et une femme filmarekin lotua )
- 1951: Zilarrezko hartza (drama kategoria) Il cammino della speranza
- 1956: film onenaren eta zuzendari onenaren saria Il ferroviere filmagatik.
- 1956: film onenaren eta zuzendari onenaren saria Il ferroviere filmagatik.