Pilar Kaltzada
Pilar Kaltzada | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1970eko urriaren 11 (54 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta aholkularia |
Kidetza | Gurea Kontzertua |
Pilar Kaltzada Gonzalez (Donostia, Gipuzkoa, 1970eko urriaren 11 - ) euskal idazle eta kazetaria da. Hainbat irrati, telebista eta literatura-saiotan parte hartu izan du. Innobasqueren sustapen eta komunikazio zuzendaria izan zen. Linking Ideas enpresaren sortzailea eta kidea da.[1]
2020tik Save the children-eko Espainiako lehendakariordea da.[2][3]
Literatura-lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000an Poesiaren alde, poesiaren kontra izenburuko hainbat ekitaldi poetikotan parte hartu zuen Gerardo Markuleta, Kirmen Uribe, Iban Zaldua eta Arantxa Ozaetarekin.[5]
Kazetari eta komunikazio-aholkularia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EHUko Informazio Zientzietan lizentziaduna da. Irratian eta telebistan ekin zion bere ibilbide profesionalari, gaur egun ohiko kolaboratzailea da Berrian, Deian, EITBn eta Bilbao aldizkarian.
Dibulgazio Unitatearen arduraduna izan zen Elhuyarren eta Norteko Ferrokarrila irratsaioaren aurkezlea izan zen hasieran 1996etik 2005era bitarte Euskadi Irratian, Guillermo Roa 2005ean hasi zen arte. Hainbat erakundetako komunikazio-zuzendaria izan da, besteak beste, Udako Euskal Unibertsitatekoa (UEU), Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilukoa eta Innobasquekoa (Berrikuntzaren Euskal Agentzia), eta aholkulari gisa ere aritu izan da komunikazio estrategikoan, EGEn, berrikuntzan eta gizarte-komunikabideetan.[6]
2011n, IK4 Aliantzaren Batzorde Estrategiko kide izendatu zuten, komunikazio eta irudi korporatiboari buruzko aholkulari moduan. Zientzia-bilkuretan eta enpresa-berrikuntzako hainbat ekitalditan aurkezle edo kazetari-lanak egin ditu.[7]
Sariak eta ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zientzia-dibulgaziorako "Robotiker 2002" saria
- Berria Taldeko administrazio-kontseiluko kidea (2013tik)
- Euskararen Aholku Batzordeko kidea (2014tik)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Pilar Kaltzada» openbankingbilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).
- ↑ Orzaiz, Ion. ««Haur pobreziak aurpegi asko ditu, eta uste dugun baino hurbilago dago»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ Press, Europa. (2020-06-27). «Pilar Kaltzada kazetari donostiarra da Save the Children erakundeko presidenteorde berria» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ur-tximeletak. Pili Kalzada | Erein» EREIN Argitaletxea (Noiz kontsultatua: 2017-07-26).
- ↑ Kaltzada González, Pilar - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-07-26).
- ↑ Pilar Kaltzada | IDEko Komunikazioko eta Erakunde Harremanetarako Zuzendaria. (Noiz kontsultatua: 2017-07-26).
- ↑ HEGAN BASQUE AEROSPACE CLUSTER. (2017-02-01). Presentación del Plan Estratégico HEGAN 2017-2020. (Noiz kontsultatua: 2017-07-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pili Kaltzada literaturaren zubitegian
- Pilar Kaltzada "¿Por qué estudié periodismo" entrevistada por Josi Sierra Orrantia de Conocity.
- Pilar Kaltzada LinkedIn sarean
- Pilar Kaltzada erabiltzailearen orria, Facebook zerbitzuan
- Pilar Kaltzada erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan