Edukira joan

Ptuj

Koordenatuak: 46°25′07″N 15°52′17″E / 46.4186°N 15.8714°E / 46.4186; 15.8714
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ptuj
Ptuj
Ptuj
hiria
Administrazioa
Herrialdea Eslovenia
EskualdeaDrava
AlkateaŠtefan Čelan
Izen ofizialaPtuj
Jatorrizko izenaPtuj
Posta kodea2250
Geografia
Koordenatuak46°25′07″N 15°52′17″E / 46.4186°N 15.8714°E / 46.4186; 15.8714
Map
Azalera66,7 km²
Altuera232
MugakideakMunicipality of Duplek (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria17.880 (2022)
−124 (2021)
alt_left 9.015 (%50,4) (%50) 8.944 alt_right
Dentsitatea697 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakAranđelovac (en) Itzuli, Saint-Cyr-sur-Loire, Burghausen, Varaždin, Ohrid eta Banská Štiavnica
MatrikulaMB
http://www.ptuj.si www.ptuj.si

Ptuj (ˈptuːi̯ ahoskatua; alemanez: Pettau, latinez: Poetovium) Esloveniako zortzigarren hiria da, Drava eskualdeko bigarrena. 2011ko erroldaren arabera 23.693 biztanle ditu.

Mariborretik 30 km hego-ekialdera kokaturik dago, Drava ibaiaren ertzean. Hiriaren ondoan Ptuj urtegia dago, 1978an eraikitakoa. Bertan planta hidroelektrikoa dago, baina aisialdiko kirolak ere lantzen dira, arraunketa, arrantza edo belauntzien jarduerak.

Esloveniako hiri zaharrena dela esaten da. Harri Aroan dagoeneko baziren asenatmenduak Ptujn eta Burdin Aroan zeltiarrek okupatu zuten.

K.a. I mendean erromatarren menpeko eremua zen eta K.o.69an Ptujn zeuden danubiar legioen Vespasiano enperadore aukeratu zuten. Ordukoa da Ptuj aipatzen den lehenengo agiri idatzia. Poetovio Panoniako Legio XIII Gemina-ren egoitza zen. 40.000 biztanle izatera iritsi zen hiria zen baina 450 urtean hunoek harpilatu egin zuten.

570 urtean avaroek eta leinu eslaviarrek okupatu zuten eta VIII mendean avaroen erresuma erortzean Frankoen Erresuman sartua izan zen. 874tik aurrera pixkanaka Salzburgoko apezpikuaren eragina handiagotu zen. 1376an hiri titulua hartu zuen eta jasotako eskubideei esker garapen ekonomiko handia izan zuen.

Pettau izenarekin Estiria dukerrian sartu zen 1555 urtean. Otomandarren aurkako gerratokia izan zenez sute handiak izan zituen 1684, 1705, 1710 eta 1744 urteetan eta populazioa nabarmen jeitsi zen. Viena eta Trieste arteko trenbidea Mariborretik pasarazi zutenean Ptujk behea jo zuen.

1910ko erroldaren arabera hiriaren populazioaren %86ak alemaniera hitzegiten zuen, inguruko herrixketan ordea esloveniarrak ziren nagusi. Lehen Mundu Gerraren ondoren Austria-Hungariako Inperioa desegin zenean Ptuj Austrian gelditu zen baina Rudolf Maister general esloveniarrak Estiria Beherea konkistatu eta Esloveniar, Kroaziar eta Serbiarren Erresuman sartu zen. Hiriko alemaniarren kopurua asko jeitsi zen.

1941 eta 1944 artean naziek okupatu zuten Ptuj eta esloveniarrak kanporatu eta beren etxeetan Tirol hegoaldeko jendea sartu zuten. Bigarren Mundu Gerra bukatu zenean gehienak Austriara itzuli zituzten eta batzuek Ipar Amerikara egin zuten alde.

2012an Europako kultura-hiriburu izendatu zuten Maribor eta izendapenaren barruan sartu zituzten Ptuj eta Slovenj Gradec ere, gertutasunagaitik.

Ptujk 8 barruti (eslovenieraz: mestne četrti) ditu:

  1. Center
  2. Breg–Turnišče
  3. Ljudski Vrt
  4. Jezero
  5. Panorama
  6. Rogoznica
  7. Grajena
  8. Spuhlja
Kurentovanje jaialdia.

Ptuj hirian Esloveniako inauteri ospetsuena egiten da, Kurentovanje. Hamar egunetako jaialdia izaten da eta aintzinako erritu eslaviar paganoetan omen dauka jatorria. Kurentiak (Nafarroako zanpantzarren antzeko pertsonaiak) etxez etxe ibiltzen dira beren zintzarriekin izpiritu gaiztoak uxatzeko asmotan. Ptuj inguruko Haloze eta Lancova herrixxketan adarrak dituzte. Inauteri hauek urtero 100.000 bisitari inguru izaten dituzte.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]