Edukira joan

Ruth R. Benerito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruth R. Benerito

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRuth Rogan
JaiotzaNew Orleans1916ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMetairie (en) Itzuli2013ko urriaren 5a (97 urte)
Hezkuntza
HeziketaTulane Unibertsitatea 1938) Zientzietako Masterra
Chicagoko Unibertsitatea Doktoretza
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta asmatzailea
Enplegatzailea(k)Chicagoko Unibertsitatea
Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Saila  1986)
Jasotako sariak

Ruth Rogan Benerito (1916ko urtarrilaren 12a - 2013ko urriaren 5a) ehungintzan egindako lanagatik ezaguna den kimikari eta asmatzaile estatubatuarra. Bere lanen artean nabarmenak dira kotoi ehunen garbiketaren eta erabileraren ikerketa. 55 patente aurkeztu zituen. Lehenago gantz-emultsioak eta koipeen garraioa animalietan ikertu zituen.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ruth Mary Rogan Benerito New Orleansen jaio eta hazi zen. Bere aita, John Edward Rogan, ingeniaria eta trenbideko ofiziala zen. Emakumeen askapenerako aitzindari bezala aurkitu zuen bere alabak. Bere ama, Bernadette Elizardi Rogan, artista zen eta "benetan askatutako emakumea" kontsideratzen zuen Ruthek. Guraso biak unibertsitatean graduatutakoak ziren, eta beraien balioekin, hau da, ikasketaren zentzu gogorra eta emakumearen eskubideekin, hezitu zuten Ruth.

Depresio handiko aldia heldu zitzaion Ruthi kimikako arloan suspentsoa jaso zuenean eta gainera, garai hartan, 5 amerikarretatik 1 langabezian zegoen. Bere hasierako intentzioa matematika ikastea zen, baina aurrerantzean bere lanbidea aseguru konpainientzako probabilitateak estimatzea izango zelakoan kimikako gradua egitea erabaki zuen.

Neskek normalean ikasketak jarraitzen ez zituzten arren, Ruthen aitak bere alabek mutilen ikasketa berdinak izatea nahi zuen. Ruthek 14 urterekin bukatu zuen institutua eta Sophie Newcomb Collegera sartu zen, emakumeen departamentua Tulane Unibertsitatean, bertan kimikan, fisikan eta matematikan graduak lortu zituen. 1935an graduatu zen eta Bryn Mawr College-ra lekualdatu zen graduazio ikasketen urte bat egiteko. Gero Newcombera lekualdatu zen eta kimika irakatsi zuen, hainbat ikerketa egiten zituen aldi berean. Gainera, gauetan Tulane Unibertsitateko masterra lortzeko ikasten zuen baita ere. 1948an Chicago Unibertsitateko doktorego gradua jasu zuen, Thomas F. Youngen zuzendaritzapean bideratutako ikerketa fisiko-kimikoagatik. 1953an irakasle asistente bezala egiten zuen lana utzi zuen USDA (Southern Regional Research Center of the US Department of Agriculture), New Orleansera joateko, eta bertan bere lan-ibilbide handiena egin zuen. Ondoren Tulane Unibertsitatean ikerketa zuzendari izan zen beste proiektu batean eta irakasle laguntzaile bezala jardun zuen. 1972 biofisika arloan Tulane Unibertsitatean egindako doktoregoa bukatu zuen eta New Orleansen hizlari bezala lan egin zuen denboraldi hartan. Hurrengo urteetan, kotoi zuntzak ikertzen zegoela, Tulane Unibertsitatean eta New Orleans Unibertsitatean klaseak eman zituen lanaldi erdian. USDAtik erretiratu zen 1986an baina aipatutako unibertsitateetan klaseak ematen jarraitu zuen lanaldi erdian.

Zimurrik gabeko zuntzaren asmakizuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ruth Benerito ospetsua da kotoi produkzioan kloruro azido mono basikoen erabileraren inguruko lanagatik, arropa iraunkorra eta zimurrik gabekoa ahalbidetu baitzuen. Lan honekin 55 patente ditu. Berak asmatu zituen kotoi garbiketa-desgaste ehun hauek, USDAko laborategiak (New Orleansen) lan egiten zuen bitartean, 1950ean. Berrikuntza honen aurretik, familia batek denbora asko behar zuen arropa lisatzeko. Beneritok kotoiaren gainazala kimikoki tratatzeko modu bat aurkitu zuen, eta zimurrak ekiditen dituen ehunaz gain, orbanei eta sugarrari erresistentea zen ehun bat lortu zuen.​ Asmakizun honek "kotoi industria salbatu zuela" esaten zen.

Asmakizun honen sekretua da erretikulazio izeneko prozesuaren erabilera. Kotoia zelulosa izeneko material batez osatuta dago. Nylon sintetikoa eta poliester zuntzak bezala, zelulosa polimero bat da, hau da, molekulek kate luzeak eratzen dituzte milaka atomoz osatuta. Beraz, molekulen kate forma luze honek sortzen du zelulosa nylona eta poliesterra bezala, zuntz ona. Kotoi fibrak tratatzeko modu bat aurkitu zuen, kate formako zelulosa molekulak kimikoki batu zitezen. Prozesu hau erretikulazioa da eta zimurrak izan ez ditzan, kotoiari erresistentzia ematen dio. Gainera bere berrikuntzari esker, aurkitu zuen kimikoki lotutako zelulosa kateek gainazala leundu zezaketela.

Hasieran, erretikulazioak kotoi ehunetan duen eragina zuntzen gogortzeari lotuta zegoela uste zen, baina erretikulazio prozesuaren erabilera oso txikia zen bere tratamenduan eta beraz, horrek ez zuen gogortasunik gehitzen. Beneritok teoria berri bat garatu zuen, erretikulazioa zelan funtzionatzen zuen azaltzeko. Zelulosa molekulak bata besteari lotu ahal dira hidrogeno zubi ahulen bidez, eta kimikariak proposatu zuen erretikulazio prozesu honek hidrogeno zubiak gogortzen zituela, eta ondorioz, zimurrak ekiditen dituen ehun erresistentea bihurtzen zuen.

Beste ekarpen batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Beneritoren aurkikuntza beirazko zuntzaren garapena ekarri zuen, erabilgarria izan zena laborategiko tresneriaren fabrikakuntzan.
  • Zauritutako soldaduak elikatzeko metodoa: ehungintzan egindako ekarpenaz gain, Koreako Gerran zehar, koipea emateko zain barneko metodo bat garatu zuen jateko gaixoegi zeudenentzat, eta denboraldi hartan, larriki zauritutako soldaduak elikatzeko erabiltzen zen.
  • 1964 USDA Distinguished Service Award
  • 1968 Federal Woman Award
  • 1968 Southern Chemist Award
  • 1970 Garvan Medal
  • 1971 Southwest Regional Award of American Chemical Society
  • 1981 Honorary degree, Tulane University
  • 1984 Woman of Achievement at Worlds Fair
  • 2002 Lemelson-MIT Lifetime Achievement Award
  • 2008 National Inventors Hall of Fame induction

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]