Salvator Mundi (Leonardo)
Salvator Mundi Leonardo da Vinciren margolan bat da, 1506 eta 1513 bitartean datatua.[1] Urte askotan galdutzat emana izan da baina 2017an horren kopian bezala sailkatuta zegoen bat jatorrizkoa zela demostratu zen; urte horretan Christie's enkatera atera zuen, 85 milioi eurotan. Margolan honen kopia eta bertsio asko daude.[2]
Margolanaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan hau lehenego aldiz Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa (1600-1649) erregearen bilduman aurkitu zen; dirudienez, haren emaztea zen Henriketa Maria Borboikoaren Greenwicheko jauregian zintzilikatuta egon zen. 1763 arte errege etxearen bildumetan egon zen baina urte horretan Charles Herbert Sheffield-ek, Karlos II.ren ez-legeszko semea, margolana saldu zuen. Arte-lanaren aztarna 1900 arte galdu zen; urte horretan berriro agertu zen baina Leonardoren lana zela ziurtagiri gabe; orduan, Charles Robinsonord-ek erosi zuen. Robinsonorden ustez, lana Bernardino Luidirena zen, Leonardoren dizipulua. 1958an berriro enkatera atera zen, 50 euroen truke, eta 2005 arte desagertu zen. Zortzi urte ondoren, Leonardoren obra bezala ziurtatuta, 107 milioi euroen truke, Dmitry Rybolovlev magnate errusiarrak erosi zuen. 2017an, Rybolovleven dibortzioa zela eta, margolana berriro ere saltzeko plazaratu zen.
Munduko margolan garestiena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Christie's enkate etxearen eskutik enkantera atera zen 2017an eta ordura arte enkante publikoan arte-lan batek lortutako prezio altuena lortu zuen: 450,3 milioi dorlar, 382 milioi euro. Christie's etxearen arabera hau da esku pribatuetan dagoen Leonardoren margolan bakarra.[3]
Benetakotzat egiaztatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oxfordeko Unibertsitatean irakaslea den Martin Kemp-ek Leonardoren ezaugarriak lanean topatu ditu:
- Ezkerra den margolari baten pintzeladak
- Kuartzo pigmentoak, Leonardoren beste ezaugarria
- Kristoren eskuen jarrera; jarrera hori margolana aurrera joan ahala aldatu egiten zen
- Ezkerreko eskuan eusten duen orakulu-bola; haren itxura 1500ekoa da eta Leonardotik kanpo, jende gutxik ezagutzen zuen
- Lanaren sakontasun psikologikoa
Kopiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan honen kopia asko ezagutzen dira, ezagunena agian Ganay markesarena. Azken urtetan Leonardoren zirkuluari egotzi zaio.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.anarkasis.net/Winckelmann/historia-del-arte-antiguo.htm#488 Winckelmann historia del arte antiguo
- ↑ http://www.publico.es/culturas/rocambolesca-historia-da-vinci.html
- ↑ http://www.20minutos.es/noticia/3188217/0/salvator-mundi-leonardo-da-vinci-cuadro-mas-caro-mundo/
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Margolanaren aurkikuntzari buruzko artikulua.