San Juan kalea (Donostia)
San Juan kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°19′27.43″N 1°59′01.01″W / 43.3242861°N 1.9836139°W |
San Juan kalea Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen kale bat da. Parte Zaharrean dago, Bulebarrean hasi, Bretxa merkatuaren parean eta Bretxa plaza eta Zuloaga plaza zeharkatu ondoren, Salamanka pasealekua eta Pasealeku Berriaren elkargunean amaitzen da, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitzaren parean.
Parte Zaharreko muga
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kale honen ezaugarri nagusia Parte Zaharraren eta Ekialdeko Zabalgunearen arteko muga markatzen duela, beste garaietako harresien mugak, alegia. Kale horren zenbaki bakoitiak Parte Zaharrekoak dira; bikoitiak, Zabalgunearenak.
Los Ángeles ikastetxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kale honetan eraikuntza interesgarrien atzealdeak edo alboak ikus daitezke (Bretxa, San Bizente...) baina ikastetxe horren fatxada zen zuzenean kale honetan irekitzen zena. Eskola hori Lasalletarrek gestionatzen zuten (1911. urtetik - 1977 arte) eta auzoko benetako erreferentea zen. Gaur egun, eraikina birmoldatu egin da eta Donostiako Orfeoiaren egoitza da.[1]
Beste leku interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zuloagako eskolak, gaur egun Orixe ikastolaren egoitza.
- Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitza.
- Principe zinemak.
San Juan kalearen inguruan, bestetik, honako eraikin eta leku interesgarri hauek daude:
- Bulebarra.
- La Bretxa merkatal gunea.
- Raimundo Sarriegiren plaza.
- Bretxa plaza.
- Bretxako merkatua.
- San Bizente eliza.
- Abuztuaren 31 kalea.
- Zuloaga plaza.
- San Telmo museoa.
- Salamanka pasealekua.
- Pasealeku Berria.
Inguruko kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bulebarra
- San Lorenzo kalea
- Fermin Kalbeton kalea
- Arrandegi kalea
- Iñigo kalea
- San Bizente kalea
- Abuztuaren 31 kalea
- Euskal Herria kalea
- Salamanka pasealekua
- Pasealeku Berria