Edukira joan

San Nikolas Arraun Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Nikolas Arraun Taldea
Sorrera 1917
Herria Euskal Herria Portugalete, Bizkaia
Lehendakaria Euskal Herria Karlos Belasko
Entrenatzailea Euskal Herria Jaime Rios
Patroia(k) Euskal Herria Jon Larrinaga
Kolorea(k)           horia eta beltza
Trainerua      Jarrillera
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
1 KAE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2024: Kontxa ez
2024 11.a (KAE 1 Ligan)
Webgunea www.jarrillera.com
Portugalete Bilboko itsasadarrean, 2017an.

San Nikolas Arraun Taldea Portugaleteko arraun elkartea da, 1917an sortu zena[1]. 2017 denboraldian Portugalete-Mendeurrena izena eraman zuen[2].

Portugaleten estropada ugari jokatu izan dira eta jokatzen dira eta beraz arraun tradizio handiko herria izan da. Klubak historia luzea du, ez ordea palmares handia. 2010ean KAE Ligan zegoela proiektu handia abiatu eta urterik urte TKE Ligara iritsi zen. 2013an Kontxako Banderarako sailkatu zen sailkapen proba irabaziz eta sailkapen nagusian laugarren egin zuen. Bost urte TKE Ligan egin ondoren 2016an maila galdu eta azken urtetan maila oso apalean ari da.

Hasierako estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1892an Portugaleteko traineru bat lehian aritu zen kofradien arteko estropada batean. 20ko hamarkadan hainbat estropada jokatu zituen, Portugaleten bertan jokatzen baitziren urtero Bizkaiko estropada garrantzitsuenak. 1917an bigarren postua lortu zuen Santurtziren atzetik, eta Portugalete Futbol Club izenarekin estropadetan aritu zen 1925 eta 1935 artean, garaipena 1929an lortuz[3]. Garai hartako maila onaren erakusgarri 1926an Kontxako Banderan parte hartu izana, zazpigarren gelditu bazen ere.

80ko hamarkada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadan maila polita eman zuen, Kontxako Banderarako bi aldiz sailkatu zelarik, 1981 eta 1985ean hain zuzen ere. Urte dezente emaitza aipagarririk izan gabe, 1997 eta 1998an Euskal Ligan sartu zen, lehenengoan 12. eta bigarrenean 10. eginaz.

2007an hiru bandera lortu zituen, KAE Ligako 2. mailan bigarren postuan gelditu eta lehen mailara igo zelarik. 2009an taldeko azkena gelditu eta behera jaitsi zen berriro. Hala ere 2010an denboraldi bikaina egin zuen sei bandera irabazi eta KAE Ligako bigarren mailan nagusitu zelarik. 2011 urtean KAE Ligako Lehen mailan garailea izan zen 9 bandera irabaziz eta ordutik TKE Ligan ari da.

2013an denboraldi bikaina osatu zuten. Ligan seigarren egin zuten eta 28 urteren ondoren Kontxako Banderarako sailkatu ziren beren historian hirugarren aldiz, eta nola sailkatu gainera, sailkapen estropada irabaziz hain zuzen ere[4]. Azkenean 4. postua eskuratu zuten.

2014an aurrera pausua emango zuela espero zen baina aurreko urteko mailan ibili zen, bigarren txandan. Kontxan zein Ligan 6. egin zuen. Ziklo baten amaiera iritsi zitzaion ordea, lehendakaria eta entrenatzailea aldatu zituen. Aurrekontu apalagoarekin ekin zion eta 2015eko denboraldian asko nabaritu zen, eta hurrengo bi ligatan 11. postuan gelditu zen[5]. 2016ko play-offetan maila galdu zuen. Hurrengo denboraldian klubaren mendeurrena ospatu arren kirol emaitzak oso eskasak izan ziren eta KAE 2 Ligara jaitsi zen. 2023an bigarren egin zuen Ligan eta play-offak irabazita KAE 1 mailara itzuli zen[6].

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • Seigarrena 2013 eta 2014an.
  • Parte hartzeak (5): 2012, 2013, 2014, 2015, 2016
  • KAE 1 maila (1): 2011.
  • KAE 2 maila (1): 2010.
  • Euskal Liga (0): Hamargarren 1998an.
  • Txapelduna (0)
  • Laugarrena 2014an.
  • Txapelduna (0)
  • Hirugarrena 2013an.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (4): 1969, 1972, 1973 eta 2013.

Estropada zaharrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro modernoko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Handiak El Corte Ingles Bandera (0): bigarren 1972an.
* Bizkaitarren Promozio Bandera (0): bigarren 1980 eta 1981ean.
Etxekoa Portugaleteko Bandera (4): 1998, 2011, 2021, 2023
Portugaleteko traineru jeitsiera (4): 2012, 2013, 2015, 2017.
Bizkaian Getxoko Bandera (1): 2007.
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2007.
Areetako Bandera (1): 2010.
Santurtziko Bandera (1): 2011.
Lekeitioko Bandera (1): 2011.
Bilbo Hiriko Bandera (1): 2011.
Petronor Bandera (1): 2011.
Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 2011.
Korrika Bandera (1): 2013.
Ibilaldia Bandera (1): 2013.
Fernando del Valle "Nando" memoriala (1): 2013.
Bilboko gaueko estropada (1): 2014.
Bilba Memoriala (Deustu) (1): 2016
Gipuzkoan Ur-Kirolak Bandera (1): 2003.
Donostia Arraun Lagunak Bandera: (1): 2007.
Zumaiako Promozio Bandera (1): 2010.
Orioko Bixigu-Estilora Bandera (1): 2011.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (2): 2010, 2011.
Hondarribiako Promozio Ikurrina (1): 2011
Mutrikuko Yurrita Group Bandera (1): 2021
Lapurdin Donibane Ziburuko Estropada (2): 2007, 2010
Kantabrian Laredoko Bandera (1): 1981.
Ría del Asón Bandera (1): 2010.
Santoñako Bandera (2): 2011, 2021.
Colindresko jeitsiera (2): 2015, 2016.
Asturiasen Gozón Udaleko Bandera (1): 2010
Galizan Conde de Fenosa Bandera (1): 1980
Besterik Errioxako Bandera (1): 2011

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Liga Kontxa
2003 Federazio Liga, 13.a -
2004 Federazio Liga, 15.a -
2005 Federazio Liga, 14.a -
2006 KAE 2 Liga, 4.a -
2007 KAE 2 Liga, 2.a -
2008 KAE 1 Liga, 12.a -
2009 KAE 1 Liga, 12.a -
2010 KAE 2 Liga, 1.a -
2011 KAE 1 Liga, 1.a -
2012 TKE Liga, 9.a -
2013 TKE Liga, 6.a 4.a
2014 TKE Liga, 6.a 6.a
2015 TKE Liga, 11.a -
2016 TKE Liga, 11.a -
2017 KAE 1 Liga, 11.a -
2018 KAE 1 Liga, 12.a -
2019 KAE 2 Liga, 5.a -
2020 KAE 2 Liga, 4.a -
2021 KAE 2 Liga, 2.a -
2022 KAE 2 Liga, 4.a -
2023 KAE 2 Liga, 2.a -
2024 KAE 1 Liga, 11.a
Portu-Deustu
Entrenatzailea Euskal Herria Josu Ortube
Patroia(k) Euskal Herria Asier Nuñez
Kolorea(k)           gorria eta zuria
Trainerua      Tomatera
Palmaresa 0 KAE Liga
0 KAE 2 Liga
2023: Liga ez

2017 denboraldirako bigarren traineru bat atera zuen Portugaleterekin batera eta Portu-Deustu izenaz aritu zen. Trainerua eta koloreak Deusturenak eramango zituen. 2019an esperientzia errepikatuko dute.

Urtea Liga
2017 KAE 2 Liga, 13.a
2018 ez
2019 KAE 2 Liga, 9.a
2020 ez

Emakumezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Nikolas Arraun Taldea
Entrenatzailea Euskal Herria Aser Nuñez
Patroia(k) Euskal Herria Ane Varela
Kolorea(k)           horia eta beltza
Trainerua      Jarrillera
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 ETE Liga
0 Euskadiko Txapelketa
0 Bizkaiko Txapelketa
2024: Kontxa ez
2024 8.a (ETE Liga)

Portugaletek 2017an atera zuen trainerua eta urtarrilean bertan lehen bandera irabazi zuen, etxean jokaturikoa. 2022an lortu du berriz trainerua osatzea[7].

Urtea Liga Kontxa
2017 Gipuzkoako Liga, 8.a -
2018-
2021
ez
2022 ETE Liga, 9.a -
2023 ETE Liga, 8.a -

Antolaturiko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Nikolas Arraun Taldeak hainbat estropada antolatzen ditu bere uretan. Bi handiak izan dira, Nerbioiko Sari Handia eta El Corte Ingles Bandera, eta bestetik Portugaleteko Bandera. Azken urteetan TKE Ligako Ambilamp Bandera ere jokatu da Portugaleteko uretan, baina hau Kaikuk antolatu izan du.

2012tik aurrera Portugaleteko traineru jeitsiera antolatzen du abenduko hirugarren asteburuan. 2017an Portugaleteko Emakumezkoen Bandera sortu du.

  • 1919 - Guzman Aiartza
  • 1926 - L.A. Gutierrez
  • 1929 - Aurelio Llanos
  • 1968 - Felipe Arluzea
  • 1980 - Jose Luis Maruri
  • 1985 - Javier Lopez
  • 1988 - Jose A. Arana
  • 1990 - Xabier Rodriguez Alavaro
  • 1991 - Javier Lago
  • 2003 - Iker Albisu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Teknei, patrocinador del Club Portugalete, Club de Remo San Nicolás Arraun Taldea y Deportiva Náutica de Portugalete» Teknei 2021-09-23 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  2. «PORTUGALETE-MENDEURRENA 2017 - Liga ARC» www.liga-arc.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  3. Barra, Piloto Mayor De La. (viernes, 3 de septiembre de 2010). «Monografías Históricas de Portugalete: EN HOMENAJE A LA JARRILLERA.» Monografías Históricas de Portugalete (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  4. [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20130830/419963/es/La-Jarrillera-presenta-poderes-tras-batir-todos-sorpresa «La �Jarrillera� presenta sus poderes tras batir a todos por sorpresa - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  5. «Zumaia eta Portugalete San Miguel Ligan izango dira» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  6. (Gaztelaniaz) Basaldua, Ramon. (2023-08-27). «Portugalete logra el ascenso a la ARC-1» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  7. (Gaztelaniaz) Basaldua, Ramon. (2023-06-16). «Kaiku pisa fuerte en la Liga ETE» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]