San Petri eliza (Næstved)
San Petri eliza Sankt Peders Kirke | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Seelandia eskualdea |
Udalerria | Næstved Municipality |
Koordenatuak | 55°13′48″N 11°45′25″E / 55.23°N 11.75704°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Erlijioa | Danimarkako Eliza |
Elizbarrutia | Diocese of Roskilde (en) |
Arkitektura | |
Materiala(k) | adreilua |
Kontaktua | |
Helbidea | Sct Peders Kirkeplads 16, 4700 Næstved |
Webgune ofiziala | |
San Petri eliza (danieraz Sankt Peders Kirke) Næstvedko bost elizetako bat da. Danimarkako eraikin gotiko handiena eta ederrenetakoa kontsideratzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eliza erromanikoa 1135ean eraiki zen aintzinako beste eliza baten gainean. 1375ean eliza gotikoak erromanikoa ordezkatu zuen ondoren.
Eliza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adreilu gorriz egindako eliza da. Dorreak 55 metrotako garaiera dauka. Bereziki aipagarria da bost leiho altu dituen aldare aurreko zatia. 1736koa da elizako erlojua, herriko J.D. Gallek egindakoa.
Barnealdean, iparraldeko horman kalkmaleri izena ematen zaien margolan freskoa dago, kasu honetan Valdemar IV.a ageri da Helvig erreginarekin. 1671ean Lorentz Jørgensenek diseinaturiko pulpitua ere ederra da.
Organoa berria da, Aabenraako Marcussen & Son enpresak egin zuen 1960an.