Edukira joan

Sant Andreu (Bartzelona)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sant Andreu (9)

Sant Andreu barrutiko egoitza nagusia.
Bartzelona
Sant Andreu (Bartzelona) is located in Bartzelona
Sant Andreu (Bartzelona)
Sant Andreu (Bartzelona)
Sant Andreu (Bartzelona) (Bartzelona)
Azalera 6,565 km²
Biztanleria 146.528 (2009)
Dentsitatea 22.319,57 bizt / km²

Sant Andreu Bartzelona hiriko barruti bat da, hedaduraz hirugarrena. 653 hektareatako zabalera izanik, 2005ean 142.598 biztanle zituen. Hiriaren iparraldean kokatuta dago, Besòs ibaiak mugatzen duelarik. Sant Adrià de Besòs eta Santa Coloma de Gramenet herriak, eta Nou Barris, Horta-Guinardó eta Sant Martí barrutiak ditu mugakide.

Barrutiaren banaketa hau 1984an egindakoa da, Bartzelonako hiria 10 barrutitan banatzea erabaki zenekoa. Horri esker, Trinitat Vella eta Congrés auzoak berreskuratu zituen. Honenbestez, zazpi auzotan banatuta dago gaur egun: Sant Andreu de Palomar, La Sagrera, Trinitat Vella, Baró de Viver, Navas, Congrés eta Bon Pastor.

Sant Andreu barrutiko auzoak
Kodea Auzoaren izena Biztanleria (2009) Azalera (ha) Dentsitatea (biz/ha)
57 Trinitat Vella 10.574 81,0 130,6
58 Baró de Viver 2.372 23,0 103,2
59 Bon Pastor 13.808 188,2 73,4
60 Sant Andreu de Palomar 55.813 184,1 303,1
61 La Sagrera 29.002 97,2 298,3
62 El Congrés i els Indians 14.111 40,7 346,7
63 Navas 21.858 42,3 516,4
Sant Andreu 147.538 656,5 224,7

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]