Edukira joan

Santxo Santxez Bikuñakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santxo Santxez Bikuñakoa
Bizitza
JaiotzaBikuña, ?
Herrialdea Nafarroako Erresuma
Heriotza? ( urte)
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakNavas de Tolosako gudua
Aguraingo Bustamantetarren etxean, eskuinean Bikuñatarren armarria ikus daiteke.

Santxo Santxez Bikuñakoagaztelaniaz: Sancho Sánchez de Vicuña— (Bikuña, Araba, XII. mendearen amaiera XIII. mendea) Nafarroako Erresumaren militarra izan zen.

Haren bizitzari buruz ez daukagu informazio handirik. Dakigu XII. mendearen amaieran Bikuñan jaio zela eta Bikuña abizen historikoarekin ezagutzen den lehenengo pertsona dela. Militarra izan zen eta Antso VII.a Nafarroakoaren agindupean borrokatu zuen. 1212an Navas de Tolosako guduan hartu zuen parte infanteriaren kapitain bezala.[1] 1227an Baezako armaz hartzeko ekintzetan ibili zen. Nafarroako erregeak, armarria eman zion.[2]

Santxo Santxez Bikuñakoarekin Nafarroako Erresumako leinu garrantzitsu bat hasi zen. Haien armarriak Euskal Herriko etxe askotan ikus daiteke: Gereñun, Agurain, Portugalete... Geroago, XVII. eta XVIII. mendeetan, leinu horren ondorengoak Espainiako monarkiaren barruan kargu garrantzitsuak bete zituzten, bereziki Karlos II.a Espainiakoa eta Filipe V.a Espainiakoarekin.[1]

Bikuña familiaren lema hau zen: «En el cielo ay una luna y los Vicuña tienen dos [armarrian], porque así le plaçó a Dios». (Zeruan ilargi bat dago eta Bikuñatarrek bi dituzte (armarrian) Jaungoikoak horrela nahi izan zuelako).

Bere zerbitzuak eskertzeko Antso VII.a Nafarroakoak armarri hau eman zion: Azur fondo baten gainean, kate bat, banda batean, zilarrezko hamaika katebegiekin, eta bi ilargi erdiak. Halaber, zortzi puntetako urrezko bi izar ditu.

  • Gregorio López de Vicuña: Hidalguía de sangre en propiedad: A la memoria del hidalgo soldado Sancho Sánchez de Herdoñana-Vicuña en el septimo centenario de la toma de Baeza. 1227-1927, el ínfimo entre sus descendientes. Cádiz, 1927. 756 or.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]