Edukira joan

Sauveur Baxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sauveur Baxo
Arberatze-Zilhekoko auzapeza

2020ko maiatzaren 25a -
Hautetsia: 2020-2026 legealdia
Q65468352 Itzuli

2020ko maiatzaren 18a -
Hautetsia: 2020-2026 legealdia
Euskal Hirigune Elkargoko kidea

2017ko urtarrilaren 23a -
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Arberatze-Zilhekoko auzapeza

2014ko martxoaren 29a - 2020ko maiatzaren 24a
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Q65468352 Itzuli

2014ko martxoaren 23a - 2020ko maiatzaren 17a
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDonaixti-Ibarre1951ko abuztuaren 17a (73 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksindikalista, politikaria eta pentsioduna
KidetzaLanaren Frantses Konfederazio Demokratikoa

Sauveur Baxo[1] (Donaixti-Ibarre, 1951 -) Euskal Herriko politikari eta sindikalista da. CFDTko kide eta Arberatze-Zilhekoako auzapeza da.

Donaixti-Ibarren jaio zen baserri giroan; aldiz, enpresaren munduan aritu da eta hori dela eta CFDT sindikatuko kidea da; bertan Nafarroa Behereko eta Ipar Euskal Herriko eledun eta arduradun nagusia izan da.

2001etik Arberatze-Zilhekoako auzapeza da. Hainbeste hauteskundetara aurkeztu da; alderdirik gabea[2], behin baino gehiagotan Donapaleuko kantonamenduan hautagaia izan da, bai etiketarik gabe bai Frantziako Alderdi Sozialista[3] edo "frantses ezkerraren" inguruaren laguntzarekin. 2011ko Senaturako hautagaia izan zen Europe Écologie Les Verts-Eskualde eta Herri Solidarioak koalizioaren izenean, Pirinio Atlantikoak departamenduan zerrendaburua izan zelarik; bigarren itzulirako koalizioak PSrekin bi zerrendetako hautagaiei botoa eman eta eskuinari senatari posturen bat kentzearen aldeko ituna egin zuten. Horrek Baxo senatari bihurtzea ekar zezakeen baina PSko zenbait hautetsik -batez ere abertzaletasunaren kontrakoenek, adibidez Annie Jarraud-Vergnolle angeluarrak[4]- ez zuten akordioa errespetatu eta arberaztarrak ez zuen kargua erdietsi[5].

Ipar Euskal Herrirako estatus berezituaren alde aritzen den Batera plataformako kidea da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.