Edukira joan

Segia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Segia edo Sekia grafia iberoaz idatzita
Segia edo Sekia grafia iberikoaz idatzita

Segia egungo Zaragoza probintziako Ejea de los Caballerosen zegoen erromatar garaiko hiri baskoia izan zen[1]. Hiria antzinako Burdin Aroko herrixka batean sortu zuten.[2] Arba ibaia sortzen duten Arba de Biel eta Arba de Luesia ibaien lotunean zegoen.[3]

Hasieran suessetanien hiria izan zen baina k. a. 184an Marko Terenzio Varronek konkistatu eta baskoien eskuetan geratu zen.

Klaudio Ptolomeok aipatu zuenen Setia izena eman zion[4], agian Betikan zegoen hiriarekin nahaspilaturik. Plinio Zaharrak ere hiriaz idatzi zuen eta Itinerarietan agertu zen[5]

Saludieko As txanpona. Zalduna dauka ikonotzat.

K.a. 89. urteko Ascoliko brontzean agertzen dira aipatuta Gizarte Gerran borrokatzeko osatu zen Turma Salduitanako[oh 1] gerlariak. Horien artean, soldadu aritutako hainbat Segiatarren izenak, adibidez, euskal-akitanierazko izena duen Arranes Arbiscar.

  1. Gaur egun Zaragoza den hirian egondako Salduie hirian erreklutatu zen zalditeria unitate bat

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pérez de Laborda, Alberto.. ([2003?]). Los campesinos vascones. Editorial Txertoa ISBN 84-7148-379-3. PMC 54814928. (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  2. Gran Enciclopedia Aragonesa. Segia. .
  3. Gran Enciclopedia Aragonesa. Ejea de los Caballeros. .
  4. Schulten, Adolf. (1927). Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.. , 230-232 or..
  5. Ramírez Sádaba, José Luís. (2006). «Las ciudades vasconas según las fuentes literarias y su evolución en la Tardoantigüedad» Antig. crist. in: Espacio y tiempo en la percepción de la Antigüedad Tardía. (Murtzia) XXIII: 185-199..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]