Sendagai generiko
MOEren arabera, sendagai generiko bat printzipio aktiboaren izenarekin saltzen dena da. Sendagai generikoa jatorrizko markaren biobaliokidea da, hau da, konposizioari eta forma farmazeutikoari dagokienez, haren bioerabilgarritasunaren oso antzekoa du. Sendagai hauek bereizteko, bere ontzian, izen komertzial baten ordez, eginda dagoen substantziaren izena (printzipio aktiboa INN nomenklaturan) eta ondoren laborategi fabrikatzailearen izena agertzen dira.
Sendagai generiko bat markako sendagaiaren patentea amaitutakoan merkaturatu daiteke, betiere kalitate-baldintza guztiak betetzen baditu eta jatorrizkoarekin biobaliokidetasuna duela egiaztatzen badu.[1] Era berean, beste edozein sendagairen segurtasun bera izan behar du. Tokiko Osasun Ministerioak edo osasun-agintaritzak onartutako sendagai guztiek kalitate, segurtasun eta eraginkortasun kontrol berberak izan behar dituzte..[2]
Sendagai generikoen kontsumoa etengabe hazten ari da duela urte batzuetatik hona, nahiz eta medikamentuen merkatu osoan %6 besterik ez den. Hau da, Europako batezbestekotik (%30 eta %35 artean) urrun dago oraindik, eta Eskandinaviako herrialdeetatik (%60) edo Estatu Batuetatik (%50) urrutiago.[3] Azken kontsumitzailearentzako dakarren onura aurrezpenean datza,[4] herrialde guzti hauek, nazioarteko baldintzak betez, sendagaiak ekoizteko teknologia baitaukate.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Política de genéricos de la OPS
- ↑ Meth. Find Exp. Clin. Pharmacol. 1989; 11:647-655
- ↑ Astorelli, Carlos. (2007-4-13). «Sendagai generikoak: aurrezki-iturri bat» Consumer.
- ↑ «Sendagai generikoak erabiliz, gastua dezente murriztuko dela dio Irachek» Erran 2008-10-16.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |