Shanghai Surprise
Shanghai Surprise, 1986ko Jim Goddard ingeles zinema zuzendariak zuzendutako abenturazko komedia film bat da. Tony Kenrick idazlearen Faraday's Flowers ("Faradayren Loreak") eleberrian oinarritua dago. Sean Penn eta Madonna aktoreek antzeztu zuten. The Beatles taldeko George Harrison musikariak ekoiztu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Glendon Wasey (Sean Penn) zorte txarreko gizon bihurria Shanghai hiriko iluntasunean gorbatak saltzen saiatzen da. Bere gaixoen sufrimendua eramangarriagoa egiteko opio hornitzaile baten bila dabilen Gloria Tatlock (Madonna) erizain misiolari erakargarriarekin topo egitean, lapurtutako droga kopuru bat bereganatzen laguntzea erabakiko du. Baina laster arazoak izango dituzte, lapurtutako opio horren atzetik beraiez gain txinatar gangsterrak, kontrabandistak, matoiak eta hiriko bizimodu txarreko jende arriskutsu ugari ere baidago.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sean Penn: Glendon Wasey
- Madonna: Gloria Tatlock
- Paul Freeman: Walter Faraday
- Richard Griffiths: Willie Tuttle
- Philip Sayer: Justin Kronk
- Clyde Kusatsu: Joe Go
- George Harrison: Gau klubeko abeslaria
- Victor Wong: Ho Chong
- Lim Kay Tong: Mei Gan
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Shanghai Surprise filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1986ko filmak
- Sean Pennek antzeztutako filmak
- Madonnak antzeztutako filmak
- Paul Freemanek antzeztutako filmak
- Richard Griffithsek antzeztutako filmak
- George Harrisonek antzeztutako filmak
- Charles Kalanik antzeztutako filmak
- Clyde Kusatsuk antzeztutako filmak
- Metro-Goldwyn-Mayerrek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- 1980ko hamarkadako abentura filmak
- Umorezko filmak
- Bigarren Txina-Japonia Gerran oinarritutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- 1930eko hamarkadan girotutako filmak