Edukira joan

Sílvia Munt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silvia Munt» orritik birbideratua)
Sílvia Munt

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSílvia Munt Quevedo
JaiotzaBartzelona1957ko martxoaren 24a (67 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Ezkontidea(k)Ramon Madaula
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, dantzaria eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0613284 Allocine: 18962 Allmovie: p147387 Edit the value on Wikidata

Sílvia Munt Quevedo (Bartzelona, 1957ko martxoaren 24a) zineko, telebistako eta antzerkiko aktorea, eta film-zuzendari kataluniarra da. Dantza klasikoko dantzaria izan zen.

Ballet klasikoan Londresko The Royal Ballet-en (1974) titulatua, Bartzelonako Ballet Garaikidearekin egin zuen lan dantzaren esparruan.

1977an La orgía filmarekin egin zuen debuta zineman. 1981ean La plaza del Diamante-n izan zen protagonista, Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Zilarrezko Maskorra eman ziona, eta berehala hasi zen lanean Fernando Trueba (Sal gorda), Vicente Aranda (La pasión turca), Manuel Gutiérrez Aragón (El rey del río) edo Montxo Armendáriz (Bihotz ondoko sekretuak) zuzendariekin. Bi Goya sari jaso ditu (Alas de mariposa filmeko aktore onena eta Lalia-rekin zuzendutako film labur dokumental onena). Lalia-k hamabost sari baino gehiago jaso zituen, besteak beste, United Nations World Forum on Children's Television saria.[1]

Hainbat telefilm zuzendu ditu, besteak beste, Les filles de Mohamed (, Civis Media Arts saria Europako Urteko Telefilm Hoberenari eta Coses que passen, Zilarrezko Biznaga saria 2007ko Malagako Zinemaldian, eta bi film luze (Elena Dimitrievna Diakonova. Gala dokumentala) eta Pretextos, 2008ko Malagako Zinemaldiko Zuzendaritza Hoberenaren saria eman ziona.

Bere estreinatutako azken lana Yasmina Rezaren Una comedia española zuzentzea izan da, Centro Dramático Nacionalentzat, eta Dubte, John Patrick Shanleyrena, Bartzelonako Poliorama Antzokian. Mentiders telefilma emititzeko dago, bertan gidoilaria eta zuzendaria da.

Europako Zinemaren Akademiako eta Espainiako Arteen eta Zinema Zientzien Akademiako kidea da. 2008ko abendutik 2011ko azaroaren 14ra arte, Kulturaren eta Arteen Kontseilu Nazionalaren Osoko Bilkurako (CoNCA) kontseilari ere izan zen. Erakunde horretatik dimititu zuen, beste bederatzi kiderekin batera, Omnibus lege proiektuak proposatzen zuen eredu-hausturagatiko protesta gisa.[2]

2022ko udaran Las buenas compañias filmatzen ari da Errenterian.[3]

Zinemako aktore

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemako zuzendari

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2012- Mentiders
  • 2007- Pretextos
  • 2003- Elena Dimitrievna Diakonova. Gala
  • 1999- Lalia
  • 1998- Déjeme que le cuente

Antzerkiko aktore

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkiko produktore

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an antzerki-konpainia propioa sortu zuen, eta bi ikuskizun sortu zituen:

  • Ondina J. Giraudoux. Dir. Santiago Sans.
  • La nieta del sol Ever M. Blanchet. Dir. Col·lectiva.

Antzerkiko zuzendari

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2022- Desig Josep M. Benet i Jornet. Teatre Nacional de Catalunya.
  • 2020- Eva contra Eva Pau Miró. Teatre Goya.
  • 2013- Cap al tard Santiago Rusiñol (reposició)
  • 2012- Dubte, John Patrick Shanley. Teatre Poliorama en el marc del GREC 2012
  • 2009- Una comedia española Yasmina Reza.
  • 2007- Cap al tard Santiago Rusiñol
  • 2005- Surabaya, Marc Rosich Teatre Romea.

Telebistako aktore

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2011: Meublé. La casita blanca, Sílvia Munt
  • 2004- The Crown, telefilma Peter de Vamm (Herbehereak)
  • 2004- Palabras mágicas, telefilm Octavi Masiá (Trivisió)
  • 2003- Le meilleur commerce du monde, telefilm Bruno Gantillon (Frantzia)
  • 2003- Fragmentos telefilm Judith Collell.
  • 2001- Maxima's Miracle telefilm Paul Ruven (Pieter Van Huystee Film, Herbehereak)
  • 2002- L'aîné des Ferchaux telefilm en dos episodis de Bernard Stora. Prod. GMT-TF1 (França)
  • 1998- Tío Willy
  • 1995- Dones i homes Telefilm Antoni Verdaguer per a TV3.
  • 1993- Arnau (Lluís Mª Güell) TV3
  • 1989- El obispo leproso (José Mª Gutiérrez) TVE.
  • 1983- Teresa de Jesús (Josefina Molina) TVE.
  • 1981- La plaça del diamant (Francesc Betriu). TVE.

Telebistako zuzendari

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2011: Meublé. La casita blanca, Sílvia Munt
  • 2008- Vida privada (adaptació de la novel·lade Sagarra)
  • 2006- Coses que passen, TV movie. Co-Prod. TV3 i Canal Sur.
  • 2003- Les filles de Mohamed (telefilm)
  • 2000- Quia (telefilm per a TV3)

1973tik 1978ra bitartean, dantzari eta koreografo gisa aritu zen dantzan, eta, besteak beste, Gelu Barbu (Errumaniako Balet Nazionaleko lehen dantzaria) eta Bartzelonako Ballet Garaikideko konpainietako kide izan zen.

  • Simone de Beauvoir saria jasoko du Zinemakumeak Gara jaialdiaren 28. aldian.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Munt, Silvia. (2009-10-03). Lalia. Bausan Films (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).
  2. Press, Europa. (2011-11-07). «Vicepresidenta del Consejo Nacional de Cultura de Cataluña la dimisión de todos sus miembros por la 'ley ómnibus'» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).
  3. ‘La buenas compañías’ Silvia Munten film berrirako castinga egingo dute bihar Merkatuzarren | Herribizia. (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).
  4. Mallona, Olatz Enzunza. (2023-10-04). «Urriaren 16tik 28ra egingo dute Zinemakumeak Gara jaialdia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]