South Kensington
Itxura
South Kensington South Kensington | |
---|---|
Londresko esparrua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Kensington eta Chelsea |
Jatorrizko izena | South Kensington |
Posta kodea | SW7 |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°29′28″N 0°10′37″W / 51.4912°N 0.1769°W |
Mugakideak | Chelsea |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 020 |
south-kensington.com |
South Kensington Ingalaterrako Londres hiriburuko auzo bat da. Kensington eta Chelsea eta Westminster Hiriaren artean kokatzen da eta 3'9 km²-ko azalera dauka.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da erraza auzoaren mugak definitzea, baina gutxi gorabehera honako eremu hauek biltzen ditu:
- Albertopolis
- South Kensington metro geltokiko merkatal eremua
- Gloucester Road metro geltokiko auzunea
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX menderarte Londresko nekazal eremu nagusia izan zen. Ipar-ekialdean dagoen Hyde Parken Nazioarteko Erakusketa arrakastatsua egin zen 1851 urtean eta Alberto Printzearen aholkuz Erakusketaren Errege Batzordeak lur eremu hau erosi zuen eta bertan ezarri ziren Londresko hezkuntza eta kultur instituzio nagusiak.
Berehala hasi zen South Kensington urbanizatzen, 1868an metroa iritsi zenean bereziki.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gloucester Road metro geltokiko sarreretako bat
-
Kensington Arcade merkatalgunea.
-
St. Stephens eliza.
Biztanle ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Francis Galton (1822-1911), zientzialaria
- James Matthew Barrie (1860-1937), idazlea. Peter Pan eleberriaren egilea.
- Helen Beatrix Potter (1866-1943), idazlea
- Virginia Woolf (1882-1941), idazlea
- Francis Bacon (1909-1992), irlandar margolaria
- Benny Hill (1924-1992), aktore eta umorista
- Isaiah Berlin (1909-1997), Letonian jaiotako filosofoa