Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria
Izarretako Gerra IV. Atala: Itxaropen Berria (ingelesez Star Wars Episode IV: A New Hope), Star Wars soilik (Izarretako Gerra) jatorrizko izenez, George Lucasek idatzitako eta zuzendutako 1977ko filma da. Laugarren atala izanda ere, Star Wars sagako lehen kaleratutako filma da. Efektu berezien erabilpenean guztiz berritzailea, historiako filmik arrakastatsuenetakoa izan da.
Flash Gordon eta Akira Kurosawaren samurai filmetan oinarrituta, Lucasek 1974an ekin zion film honen lanari. 11 milioi dolarreko aurrekontua edukita, egundoko emaitzak lortu zituen filmak zinemetan, AEBetan 215 eta kanpoan 337 milioi dolar eskuratu baitzituen. Sari andana ere jaso zituen, hala nola Oscarrerako 10 izendapen. Behin baino gehiagotan zinemaratu dute berriro, batzuetan aldaketa nabarmenak egindakoan. 1997 eta 2004ko bertsioetan, ordenagailuek sortutako irudiak tartekatu zituzten.
Filma hau 2005eko Izarretako Gerra III. Atala: Sitharren Mendekua filmaren jarraipena eta 1980ko Izarretako Gerra V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa filmaren aurrekaria da.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | Orain dela denbora asko oso urrun, urruneko galaxia batean [...] Gerra Zibil garaia da. Ezkutuko babesleku batetik Inperio Galaktikoa erasotzen duten errebeldeen espaziontziek heuren lehenbiziko garaipena lortu dute. Guduan zehar, inperioaren arma berrienaren plano sekretuak ohostea lortu zuten, Izar Hiltzailea, planeta oso bat suntsitzeko ahalmena duen blindatutako espazio-estazioa. Inperioko agente ilunek atzetik jarraika dituela, Leia printzesa bere ontzian etxera itzultzekotan da, bere herria salbatu eta galaxiara askatasuna ekar dezaketen lapurtutako planoak berarekin bat dakartzalarik [...] | » |
1977ko Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria filmaren sarrerako testua.[1] |
Galaxiako Inperioa eratu eta 19 urte geroago kokatzen da filma, Izar Hiltzailea, planeta bat suntsitzeko gai den arma erraldoiaren eraikuntza amaitzear dagoenean. Printzesa Leiak, Matxinoen Aliantzako buruetako batek arma horren plano sekretuak jaso ondoren, Darth Vader inperioko militarrak atzeman zuen. Plano horiek, kasualitatez, Luke Skywalker nekazariaren eskuetara iritsi ziren. Etxea suntsituta eta familia eraila, Obi-Wan Kenobi maisuarekin eta jedien jakinduriaz eta trebeziez lagunduta printzesa salbatzen saiatu zen.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mark Hamill: Luke Skywalker
- Harrison Ford: Han Solo
- Carrie Fisher: Princesa Leia Organa
- Peter Cushing: Grand Moff Tarkin
- Alec Guinness: Obi-Wan "Ben" Kenobi
- Anthony Daniels: C-3PO
- Kenny Baker: R2-D2
- Peter Mayhew: Chewbacca
- David Prowse: Darth Vader
- James Earl Jones: Darth Vaderren ahotsa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1977ko filmak
- George Lucasek zuzendutako filmak
- George Lucasek idatzitako filmak
- Harrison Fordek antzeztutako filmak
- Alec Guinnessek antzeztutako filmak
- Carrie Fisherrek antzeztutako filmak
- Mark Hamillek antzeztutako filmak
- Peter Cushingek antzeztutako filmak
- Peter Mayhewek antzeztutako filmak
- David Prowsek antzeztutako filmak
- Anthony Danielsek antzeztutako filmak
- Kenny Bakerrek antzeztutako filmak
- Richard LeParmentierrek antzeztutako filmak
- Phil Brownek antzeztutako filmak
- Shelagh Fraserrek antzeztutako filmak
- William Hootkinsek antzeztutako filmak
- Robert Clarkek antzeztutako filmak
- James Earl Jonesek antzeztutako filmak
- Shane Rimmerrek antzeztutako filmak
- Angus MacInnesek antzeztutako filmak
- Jack Purvisek antzeztutako filmak
- Gary Kurtzek ekoitzitako filmak
- Rick McCallumek ekoitzitako filmak
- George Lucasek ekoitzitako filmak
- Lucasfilmek ekoitzitako filmak
- Star Wars filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Efektu berezi onenen Oscar sariaren irabazleak
- Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Soinu edizio onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Soinu onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Bikiei buruzko filmak
- John Williamsen soinu bandadun filmak
- Kultuzko filmak
- BAFTA film saridunak