Edukira joan

Tenma Pegasokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tenma Pegasokoa
Saint Seiya universe (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Jardueragudaria
Bestelakoak
IrakasleakSuikyo Garudakoa
EtsaiakSpecters (en) Itzuli

Tenma Pegasokoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga den Saint Seiya Next Dimensioneko eta Shiori Teshirogik idatzi eta marraztutako manga eta animea den The Lost Canvaseko protagonista nagusia da. Atenea eta Hadesen arteko XVIII. mendeko gerra santuan Pegasoko brontzezko zalduna da.

Next Dimensionen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aldiz, Eliseo izena jasotzen duten zelai batzuetan agertzen da. Eliseo zelai hauek ez dira inframunduko paradisukoak. Hauen izena baino ez dute hartzen. Bertara, Alone loreak biltzera joana zen bere irakaslearentzat. Tenma iritsi baino lehen, Alonen inguruan Dohko Librakoa eta Shion Ariesekoa zeuden, Libra eta Arieseko urrezko zaldun izendatu berriak zirenak. Hauek berehala ikusi zuten une batez Aloneri zerion more koloreko aura, Hadesen garai hartako gorpuztea izango zenaren seinale. Shion Alone hiltzeko prest zegoen, baina, une horretan, Tenma agertzen da, Pegaso izeneko bere zaldiarekin eta urrezko bi zaldunak erasotzen ditu, baina ez du kaltetzea lortzen. Tenma eta Alone elkarrekin joaten dira, baina Tenmaren zaldiari upeletako bat erortzen zaio bidean, eta haren bila itzultzen da, Alonek bidea jarraitzen duen bitartean. Tenma berriz itzultzen da Dohko eta Shion Dauden tokira, Alon ibai baten beste ibarrean dagoen tenplu baten sartzen den bitartean. Tenmak Pegasoko armajantzia aurkitzen du ihesean zihoala erori zitzaion upel haren barnean eta jantzi egiten du.

Tenma, orduan, Alonengana itzuli behar zuela ohartzen da, eta atzetik doakio, baina, ordurako, Alonek Hadesen ezpata atera zuen eta inframunduko jainkoaren gaztelua agertzen hasia zen, bere segurtasun hesia hedatzen hasiz eta Atenearen hiru zaldunak segurtasun eremu horren barruan geratuz, eta, beraz, euren boterea %10eraino gutxitua geratu zitzaien.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]